A. Galletebeitia
“Ibon Iparragirre behin behinean aske gera daiteke”. Honela dio Berria egunkariko twitterrak. Izan ere, euskal preso Ondarrutarraren osasun egoera larria dela eta, aske uzteko erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Presoaren Abokatuak azaldu duenez, beste kausa bateko hiru urteko zigorra konplitzen ari da. Aldiz, albiste agentziek diote, Basauriko espetxeak zigorra etxean burutu dezan proposatu duela.
Zigor hori etxean betetzen badu, Iparragirrek hilean birritan joan beharko du epaitegira, albiste agentziek epaitegietako eta poliziaren iturriek diotenez.
Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat Gurutzeta Ospitalean izan da gaur goizean presoa bisitatzeko asmoz, baina ez diote utzi. Ezker abertzaleko kide den Tasio Erkiziaren esanetan: “Arduragabekeria da presoarekin egiten ari direna”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario