Aintzane Gabilondo
Bizkaiako Foru jauregiko balkoitik zintzilikatuta zegoen “Bakea behar dugu” kartela kendu dute, ETAk behin betiko etena iragarri du eta.
Bizkaiko diputatu jeneralak, Jose Luis Bilbaok, Jose Alberto Pradera eta Josu Bergarak kendu dute kartela, hamalau urte bertan eman ondoren. Ekitaldia txalaparta hotsen artean eman da. Gobernu Foraleko kideak, Juntetako presidentea den Ana Madariaga eta juntetako talde guztiak egon dira. Bildu ez da izan.
“Memoria” sor dietela eta sufritu duten min guztia berain oroimenean geldituko dela adierazi du Jose Luis Bilbaok. Gehitu duenez, hemendik aurrera “denoi tokatzen zaigu gure gizarteak behar dituen hiru zutabe nagusiak: gizartearen ongizatea, bizikidetza definitzen dituen baloreak eta etorkizun ekonomiko arrakastatsu eta bideragarria lortzeko lan egitea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario