A. Galletebeitia
Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenola lekeitiarrak etxera doaz fidantzapean. Likonak 12.000 euroko fidantza ordaindu beharko du eta 10.000 eurokoa Likonak. Beraien familiak dagoeneko fidantzak ordaintzen dabiltza. Epaitegitik pasatuko direla ere jakitera eman dute. Gaur arratsaldean edo bihar goizean geratu daitezke libre bi gazte lekeitiarrak.
Gaizka Likona, 2010eko maiatzaren 6an atxilotu zuten Lapurdin beste hiru gazterekin batera. Segi gazte mugimenduaren kontra egindako polizi operazioaren baitan egin zituzten atxiloketak. 2009ko azaroan, Espainiako Polizia eta Guardia Zibilak lau gazteak atxilotzen saiatu ziren baina ez zuten lortu. “Bizitza erabat publikoa eta normala” egiten saiatu ziren arren, harrapatu egin zieten.
Zuriñe Gojenola, 2010eko ekainaren 10ean atxilotu zuten Erroman (Italia), Fermin Martinez eta Artzai Santestebanekin batera, Segiko kide izatea egotzita. Erroman espetxeratuak izan ziren, urriaren 15an euro-agindua onartu zutenera arte. Auzitegi Nazionalak hirurei leporatzen zieten “erakunde terroristaren kide” izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario