Mostrando entradas con la etiqueta ezkerra abertzalea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ezkerra abertzalea. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de diciembre de 2011

ETAko preso ohiak Mobilizazio Popularra eskatzeko batu dira



Aintzane Gabilondo
ETAko kide izandako 400 lagun eta Batasuna eta ezkerra abertzaleko organizazioek etxeratzea lortzeko, mobilizazio popularraren deialdia egin dute. Helburu nagusia; Presoak eta iheslariak etxera ekartzea, eta “amnistia” lortzea.

Azpeitiako frontoian egin duten bileran, ezkerra abertzaleko buruak, Joseba Permachek, ETAko buru izandakoa, Eugenio Etxebestek, Arantza Zulueta abokatuak eta Jon Agirre Aguiriano preso ohiak burutu dute bilera. Hauek adierazi dutenez prozesu guztia aurrera eramaten ari dira nahi duten helburua lortzeko eta horri “amnistia” deritzote.  

Gehitu dutenez, Bilbon Urtarrilak 7rako presoen alde deituta zegoen manifestazioak “Lehenaldiaren eta etorkizunaren arteko diferentzia markatuko du” eta horrek, presoen etxeratzearen hurbiltzea ekarriko du. 

domingo, 6 de noviembre de 2011

Rufi Etxeberria: “Tiofdaich ar la”

  M. Ezkerro

Atzo, Donostian gazte independentistak bildu egin ziren Antiguako frontoian, egun Euskal Herrian gertatzen ari den ziklo politiko berriaren balorazioa egiteko. 150 gazte inguru bildu ziren. Gazteek, komunikabideen aurrean, <<gazteok indarrez hartzen dugu bizi dugun momentu historikoa>> adierazi nahi izan dute.


<<Ez da bide erraza izan>>, diote, baina etorkizunari <<baikor>> begiratzen diote. <<Gatazka egoeran jaio eta bizi>> den belaunaldia direla adierazi dute gazteek, oztopoz oztopo geldiarazi ez duten belaunaldia.


<<Bizi dugun uneari tamainan erantzuteko eta arduraz jokatzeko garaia da>>, adierazi dute gazte independentistek. <<Gazteriaren antolakuntza eta lana ezinbestekoa>> dela aitortu dute, <<Euskal Herria burujabe izango den eta bestelako eredu sozial eta ekonomiko bat eraikiko duen agertokira eramateko>>.


Era berean, euskal gazteriari deia luzatu die gazte independentistek askapen prozesuan aktibo izateko, horretarako subjektu politiko aktibo gisa egituratuz

viernes, 14 de octubre de 2011

Ibon Iparragirre barroteetatik kanpo gera daiteke

A. Galletebeitia
Ibon Iparragirre behin behinean aske gera daiteke”. Honela dio Berria egunkariko twitterrak. Izan ere, euskal preso Ondarrutarraren osasun egoera larria dela eta, aske uzteko erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Presoaren Abokatuak azaldu duenez, beste kausa bateko hiru urteko zigorra konplitzen ari da. Aldiz, albiste agentziek diote, Basauriko espetxeak zigorra etxean burutu dezan proposatu duela.

Zigor hori etxean betetzen badu, Iparragirrek hilean birritan joan beharko du epaitegira, albiste agentziek epaitegietako eta poliziaren iturriek diotenez.

Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat Gurutzeta Ospitalean izan da gaur goizean presoa bisitatzeko asmoz, baina ez diote utzi. Ezker abertzaleko kide den Tasio Erkiziaren esanetan: “Arduragabekeria da presoarekin egiten ari direna”.

jueves, 29 de septiembre de 2011

“Amaiur” koalizio berria

Miramar Jauregian (Donostian) aurkezteko agerraldia egin dute EA, Alternatiba eta ezkerra abertzaleak. Sortuko duten koalizioaren izena “Amaiur” izango dela baieztatu dute. Alderdi guztiek onespena eman diote koalizioaren izenari.  
Koalizioa helburu bakarrarekin aurkeztuko da hauteskundeetara; Espainiar kongresu eta senatuan Euskal Herriari dagozkion eskubideak aldarrikatzea. Koalizioak adierazi duenez, Euskal Herritarren borondate demokratikoa errespetatzeko eskakizun demokratikoa  defendatzean, kontutan edukiko dute Nafarroako politika egoera eta nafarren erabakiak.
Oskar Matute (Alternatiba), Rebeka Ubera (Aralar), Pello Urizar (EA) eta Idoia Aiastuik (ezkerra abertzalea) azaldu dute akordioa. Hauez gain, beste aurpegi batzuk ere ikus zitezkeen ekimenean; hala nola; Nestor Basterretxea eskultorea, Arkaitz Estiballez eta Julio Soto bertsolariak, Kandido Zubikarai preso ohia edota Maitane Larrauri, Lekeitioko alkatesa beste batzuen artean.

“Euskal Herriaren ordezkari bezala azalduko gara Madrilen” hitzeman dute koalizioko kideek. Gehitu dutenez,  lan egingo dute bake prozesu eta irtenbide demokratikoetan oinarritutako aldaketa politiko eta sozial baten bitartez, Euskal Herriak estatu espainiarrarekin duen etengabeko gatazkarekin amaitzeko. “Errekonozimendua, bakea eta eskubideak” aldarrikatu dituzte Gernikako akordioan jasotako baldintza guztiak betetzeko asmoz.
Aliantza berria oraindik ere ez da guztiz ofiziala. Koalizioa berriaren izena eta logotipo ofizialak urriak 2an aurkeztuko dituzte Baluarten, Iruñan.