Mostrando entradas con la etiqueta Gernikako Akordioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gernikako Akordioa. Mostrar todas las entradas

lunes, 17 de octubre de 2011

Bake Konferentziak ETAren amaiera eskatzen du

                                                                                                                     

 A. Gabilondo
Donostiako Aieteko Bake etxean bildu dira Bakearen Aldeko Konferentziara etorritako kide guztiak ETAren amaitzea eskatzeko. Bertara Jesus Egiguren eta Carlos Totorika (PSEko ordezkariak) eta Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre, eta Gipuzkoako diputatu nagusia, Martin Garitano (Bilduko kideak) hurbildu dira.

Guztira 50 bat partaide elkartu dira Aieteko Bake etxeko Gandhi salan. Bertan, eguerdiko ordu-bietatik gutxi gora behera, Euskadiko egoeraz eztabaidatzen ari dira. Bake aitormena lortzeaz gain, Banda terroristaren disoluzioa eta  Gobernu espainiar eta frantsesaren esku hartzea lortu nahi dute.  

Konferentzia Lokarri, (Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen elkartea) elkarteak antolatu du. Konferentziara  politika esparruko adituak eta hainbat politikari zeuden deituta. Aipatzekoa da, Euskal Herriko gobernuak eta gobernu espainiarrak ez duela parte hartuko ekitaldian.

viernes, 14 de octubre de 2011

Ibon Iparragirre barroteetatik kanpo gera daiteke

A. Galletebeitia
Ibon Iparragirre behin behinean aske gera daiteke”. Honela dio Berria egunkariko twitterrak. Izan ere, euskal preso Ondarrutarraren osasun egoera larria dela eta, aske uzteko erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Presoaren Abokatuak azaldu duenez, beste kausa bateko hiru urteko zigorra konplitzen ari da. Aldiz, albiste agentziek diote, Basauriko espetxeak zigorra etxean burutu dezan proposatu duela.

Zigor hori etxean betetzen badu, Iparragirrek hilean birritan joan beharko du epaitegira, albiste agentziek epaitegietako eta poliziaren iturriek diotenez.

Gernikako Akordioaren ordezkaritza bat Gurutzeta Ospitalean izan da gaur goizean presoa bisitatzeko asmoz, baina ez diote utzi. Ezker abertzaleko kide den Tasio Erkiziaren esanetan: “Arduragabekeria da presoarekin egiten ari direna”.

jueves, 6 de octubre de 2011

Gernikako akordioaren sinatzaileek hiritar guztien partaidetza eskatzen dute

Aintzane Gabilondo
Gernikako akordioaren sinatzaileak manifestazioa egingo dute Urriak 22an Euskal Herriko konflikto politikoaren aurrean soluzio “demokratiko eta integrala” aldarrikatzeko.
Soluzioa euskaldun guztien erabakitzeko errespetuan eta gizarte euskaldunaren gainean erabakitzeko eskubidean oinarrituko dela jakinarazi dute sinatzaileek.

“Gizartearen gehiengoak soluzio bat nahi du, denok nahi baitugu bakea, normalizazio politikoa eta gizaki guztienganako errespetua” adierazi dute prentsaurrekoan. Konponbidea lortzeko modu bakarra euskal hiritar guztiek bultzatzea dela diote. “Prozesua bultzatu eta babestu egin behar dugu”.

Akordioko sinatzaileak mugarri batzuk dituztela adierazi dute, “preso politikoen egoera hobetzea, gaixo dauden presoentzat askatasuna lortzea, Parot doktrinaren indargabetzea eta Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea”.

Honez gain, arrazoi ideologikoengatik ilegalizatutako alderdi, erakunde eta asoziazio  guztiak legalizatzearen alde daudela jakinarazi dute partaideek. 

sábado, 24 de septiembre de 2011

Euskal Preso Politikoak Gernikako akordioarekin bat egin dute


Euskal Preso Politikoen kolektiboak (EPPK) “prozesu demokratikoa amaiera-arte bultzatzeko konpromisoa” iragarri du eman duen komunikatuan. Kolektiboak Gernikako akordiora batzeko erabakia hartu du, honela beste hainbat indar politiko, sozial eta sindikalekin bat egin du  Euskal Herriko bakea eta konponbideak bermatzeko.
Iaz, Euskal preso politikoen kolektiboak, prozesu demokratikoak, hausnarketa sakonetatik, erabaki politikoetatik eta hainbat debatetan oinarritzen zela egiaztatu zuen. Orain, Gernikako akordioa eszena demokratikoa emateko “erreferentzia” bihurtu dela eta honek kolektiboaren babesa jasoko duela adierazi du.  “Prozesu hau lortzea ez da batere erraza, ez da edozein konpromiso” jakinarazi du kolektiboak.
Sinatzaileek amnistiara heldu ahal izateko, preso politikoen babesa eskatzen dute. Presoen babesa, Gernikako akordioko sinatzaileen helburu nagusietako bat zen sortu zenetik, duela urte bete. Eman duten komunikatuaren bitartez ofiziala bihurtu da azkenean.
Bultzatzaileek presoen alde egingo dute; presoak beraien etxeetatik hurbilago ekartzeko, gaixorik daudenak askatzeko eta “Parot” legea (kondena luzeak dituzten presoei espetxe zigorra luzatzen duen legea) abolitzeko eskatuz.
Espainiako gobernua “pozik” dago Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartu duen erabakiarekin. “Aurrera pausu handia da” adierazi du Jose Blancok, Espainiako ministro eta PSOEko idazkari nagusiak. Martin Garitano, Euskal Herriko diputatu orokorrak berriz, kartzelaratuek politikan orain arte eduki duten jokabidearekin jarraitzea garrantzitsua dela eta gobernua “zerbait egiten hasteko” ordua dela adierazi du gaur goizean, Tolosako Leidor Antzokian egon den ikastolen irekieran.