domingo, 2 de octubre de 2011

Ezker Abertzaleak txalotu du Ekinen erabakia


Ezker abertzaleak helarazitako ohar batean, Ekinek hartutako autodesegitearen erabakiarekiko bere errespetua azaldu du. Aldi berean, zoriondu egin du Ekinek hartutako erabaki eta konpromisoa, gaur egungo bilakaera politikoarekin guztiz bat datoztela azalduz, <<koherentea>> izan dela.

   GARAk kaleratutako elkarrizketan, Ekinen bi kidek adierazi zuten haien militantziari jarraipena emango dietela, modu batez edo bestez. Betiere, egungo bilakaera politikoan, <<eraikuntza nazionalaren arloan>>. Ezker abertzaleak goraipatu egin du azken adierazpen hori, azken urteotan Ekinen lanak eraikuntza nazionalaren arloan izan duen garrantzia azpimarratuz.

   Ekinen bi kidek esandakoaren arabera, hartutako erabakia ezker abertzalearen testuinguruan eman da. <<Ekinen sorrera estrategia aldaketa baten ondorio>> izan zen,
90.hamarkadan emandako egoeraren ondorioz, tresnak horretara egokitu ziren, <<indar metaketaren beharra>> antzemanez. Bi kideek adierazi zutenez, ETAren sorreratik hona <<ezker abertzalearen barruan aldaketa handiena>> da. 1992koa, 1996koa edo eman diren aldaketa taktikoak baino handiagoa ikusten dute oraingo aldaketa.

   <<Bere garaian etxe bat sortu genuen, funtzio batzuetarako, eta gure ustez ondo egin dugu lana>>, adierazi dute bi kideek. <<Dinamizazio lana egin dugu, herriz herri, anitza>>. <<Lan kolektibo baten emaitza da oraingo egoera, herri baten ariketa kolektiboaren emaitza. Eta orain eraikuntza prozesu hori bururaino eramateko ordua da>>, aitortu dute kideek.

   <<Inoiz baino gehiago>> inplikatzeko, antolatzeko eta eztabaidetan parte hartzeko garaia dela adierazi dute Ekineko kideek. <<Urteotako borrokak eta ekarpen militanteak ekarri gaitu hona>>, aitortu dute, etorkizuna era berdinean eraikitzeko asmoz: <<lan kohesionatuaren bidez eta konpromiso maila altua emanez>>.

No hay comentarios:

Publicar un comentario