Aintzane Gabilondo
Lopezek Iñigo Urkullu, EAJko presidentearekin eduki duen batzarrean argitara eman du bere bilera erronda nolakoa izango den.
Batzarrean Lehendakariak, Espainiako Gobernuarekin “kolaboratuko” duela aurreratu du, ETAko presoak birsozializatzeko proiektuan . Lopezek proiektuarekin aurrera jarraituko duela adierazi du, beti ere, “indarrean dagoen legalitatean eta demokrazian integratzeko nahia erakusten badute”.
Lehendakariak indar politiko eta sozialekin akordioak lortzen saiatuko dela adierazi du. Halere, honek dioenez, Espainiar hauteskundeak duten testuinguruak “zailtasunak gehitzen dizkio beharrezkoak diren erabakia bateratuak hartzeko”.
Lopezek, Politika orokorreko plenoan Euskal Parlamentuak aurkeztu zuen dekalogoa defendatzen duela jakinarazi du.
Lehendakariak, prozesu honetako “urgentzia desegokiak” ukatu ditu “berrogehi urte baino gehiagoz momenturen zain egon diren pertsonek biolentziaren benetako desagertze definitiboa frogatu dezaten”
No hay comentarios:
Publicar un comentario