domingo, 30 de octubre de 2011

-Gaixotasun luze batek eraman du Juan Mari Bandres abokatu gipuzkoarra

- Patxi Lopez: "Egun bizi dugun egoeran, erreferentea izan da guztiontzat"
- Gaixotasunak garaitua
A. Galletebeitia

Juan Mari Bandres Euskadiko Ezkerrako sortzailea eta presidente ohia hil zen ostiralean, urriak 28, Donostian. 79 urte zituen eta gaixotasun luze baten ostean zendu da. Ibilbide luzea izan zuen politikan; diputatua, senataria, parlamentaria eta eurodiputatua izan zen. Burgoseko prozesuan ere parte hartu zuen.

Giza eskubideen alde eginiko lanagatik hainbat sari jaso zituen, horietako batzuk nazioartekoak. Sari horien artean Olof Palme saria jaso zuen. Azkena, Eusko Jaurlaritzak lan onaren saria eskaini zion 2009an. Ordurako gaixo zegoen eta ezin izan zuen berak jaso oroigarria.

Haren ibilbidea askok goraipatu dute, lehendakariak berak, esate baterako. “Bakearen eta askatasunaren alde egindako lana” azpimarratu du. Guztiontzat erreferente izan dela esan du Patxi Lopezek, eta are gehiago, egun bizi dugun garai berrian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario