Aintzane Gabilondo
Gernikako akordioaren sinatzaileak manifestazioa egingo dute Urriak 22an Euskal Herriko konflikto politikoaren aurrean soluzio “demokratiko eta integrala” aldarrikatzeko. Soluzioa euskaldun guztien erabakitzeko errespetuan eta gizarte euskaldunaren gainean erabakitzeko eskubidean oinarrituko dela jakinarazi dute sinatzaileek.
“Gizartearen gehiengoak soluzio bat nahi du, denok nahi baitugu bakea, normalizazio politikoa eta gizaki guztienganako errespetua” adierazi dute prentsaurrekoan. Konponbidea lortzeko modu bakarra euskal hiritar guztiek bultzatzea dela diote. “Prozesua bultzatu eta babestu egin behar dugu”.
Akordioko sinatzaileak mugarri batzuk dituztela adierazi dute, “preso politikoen egoera hobetzea, gaixo dauden presoentzat askatasuna lortzea, Parot doktrinaren indargabetzea eta Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea”.
Honez gain, arrazoi ideologikoengatik ilegalizatutako alderdi, erakunde eta asoziazio guztiak legalizatzearen alde daudela jakinarazi dute partaideek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario