lunes, 19 de noviembre de 2012

TwQpon gure txioak jende gehiagoren artean zabaltzeko

-->
TwQpon zure produktu, bideo eta txioak zabaltzeko aplikazioa da. Honen bitartez, zure jarraitzaile eta bezeroak saitzeko aukera izango duzu, honela tweet eta produktuak jende gehiagorengana helaraziz.

Oinarrian norberaren ideiak eta produktuak zabaltzea da bestea jarraitzaile zein bezeroak sarituz. Horretarako, norberaren txioak edota bideoak twitter bitartez zabaltzen dituzten pertsonei kupoi bat emango zaie (norberaren produktuak edota betse batzuk erosterakoan deskontuak edukitzeko balio dute).

Kupoia lortzeko baldintzak oso erraza dira; kupoia eskaintzen duen pertsonaren txio edota bideoa zabaltzean datza, modu horretan jarraitzaile edota bezero horren lagunek ere bideo edota txio hori ikusi ahal izango dute, gure informazio jende gehiagoren artean zabaltzea ahalbidetuz.

Jende gehiagok zure txioak edota bideoak ikustea nahi baduzu, egin ezazu kontu bat TwQpon aplikazioan. Hemen uzten dizuet web horria: www.twpon.com


lunes, 29 de octubre de 2012

Ikus-entzunezkoen bizitza

Gaur egungo garaiak, gogorrak eta krudelak dira denontzat, ez dago indiferentziarik eta hori honezkero, toki guztietan islatzen hasi da.

Ikus-entzunezkoek indarra irabaziz joan dira, baina horiek soilik, ikusi eta entzun egiten diren horiek; beste guztiek aldez aurreko erretiroan daude, etorkizun gogor baten zain, egungo krisian buru belarri murgilduta.

Internetek izugarrizko gorakada jazo du, izugarria benetan. Antza denez, etxetik mugitu gabe eta dohainik informazioa jazotzeko aukerak, bati baino gehiagok atsegin du. Merkea,erosoa eta erraza. Zertarako erosi orduan? Zertarako pijama erantzi eta hotza pasatu? Ezertarako ez.

Baina noski, dohainik diren gauza guztiak bezala, badauka bere alde "txarra"; Internet azken batean dohainikoa da, bai, guretzat, erabiltzaileontzat. Baina orduan, nola ordainduko diete ba kazetari guzti horiei? Diru sarrerak minimoak dira benetan oso urriak.  Eta zein ote da hau konpontzeko metodorik egokiena?

Intenbiderik topatu ez duten arren , badirudi dirua irabazteko teknika berri bat garatu dutela; mugikorrek eta tabletak. Azken hauek merkatuarekin egin dira. Hauetan erabiltzeko geroz eta aplikazio gehiago sortzen dabiltza, geroz eta jende gehiagok erosten ditu, eta horrekin lortzen den gauza bakarra, paperaren bizitza pixkanaka pixkanaka laburtzea da.

Teknologia kontsumoak gora egiten duen heinean, paperaren kontsumoak behera egiten du maldan behera. Paperaren egunak zenbatuta daude, kazetaritzak abian jarraituko du baina, beste formatu eta beste motatako erabiltzaile batzuekin (denbora gutxiago eta gazteagoak direnekin).

Eta gure aiton amonak eta gurasoak uzten digutenean, nork jarraituko du kioskora jeitsi eta paperezko egunkaria erosten? Agian teknologia berrienez osatutako kioskoak zabaltzen hasiko dira, baina oraindi itxoiten jarraitu behar.

Sakontzeko:

· http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=4&ved=0CDMQFjAD&url=http%3A%2F%2Fwww.ueu.org%2Fdownload%2Fliburua%2FKazetariAditua.pdf&ei=NFqOUPurKfLV4QSpqoGADw&usg=AFQjCNF4ZjXfCgqrWk3PSIHDUfeCR8Crjg&sig2=3xulTnM5zD90IRkAjdKzPg

· http://berria.info/albisteak/65353/partal_hedabideek_ezinbestekoa_dute_komunitatearen_zentzuaz_jabetu_eta_ohartaraztea.htm

lunes, 19 de diciembre de 2011

Kontsumismo masiboa


M. Ezkerro
<<Gabonetan, jende gehiago etortzen da erosketak egitera>>, dio Media Markteko Janirek.

Urtero bezalaxe, gabonak hurbiltzen diren heinean saltokien kutxak betetzen doaz. Bizi garen gizarteak kontsumitzera behartu gaitu txikitatik. Sarritan kontsumistak ez garela aitortzen dugu baina inkontzienteki espiritu kontsumista hori aditzera ematen dugu une puntualetan.

Inorentzako ez da erosoa bere burua kontsumista izendatzea, baina hala da, guztiok gara kontsumistak. Gabonetan egiten diren erosketa masiboak baino, besterik ez da ikusi behar gizartearen balore hori argi eta garbi antzemateko. Senideentzako opariak, elikagaiak edota kapritxo soilak erostera bultzatzen gaituzte gabonek, batzuetan gehiegizko erosketak eginez.

Horrelako erosketa masiboak egiteko, familiak saltokietara jotzen dute eta askotan merkataritza-gune handietara zuzentzen dira. Bertan era anitzeko saltokiak aurkitu ditzazkete, produktu ezberdinak eskeintzen dituztenak eta bata bestearen ondoan daudelarik. Esaterako, Gasteizko Boulevard-ean familiek gabonetako erosketak egiten dituzte: Eroski, Media Markt, H&M, Natura, Leroy Merlin, Abac, Forum eta abarren moduko saltokiak aurkitzen dituzte. Askok bertan egun osoa ematen dute. Esaterako, goizean begiradatxo bat eman ostean, merkataritza-guneko jatetxe baten batean bazkaldu eta arratsaldean erosketei ekiten diete. Eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8ak arte, gune itxi batetik atera gabe semeak aspertzen badira, goiko pisuan Baskoniaren jolas-gune bat aurkituko dute.

Saltoki ezberdinen langileek informazio baliagarria eskeini dute kontsumismo masibo honen inguruan. Esaterako, Eroskiko Cristinak  adierazi du, <<data hauetan jende gehiago>> joaten dela erosketak egitera. Izan ere, supermerkatura sartu aurretik jende pilo bat pasabideetan multzokatzen da, batzuek besteei haien erosketen berri emateko: bakoitzak norgehiagoka. <<Gabonetan afariak eta bazkariak egiteko elikagaiak erostera etortzen dira>>, adierazi du Cristinak. Gabonetan ospatzen diren bazkariak eta afariak prestatzeko beharrezkoak dira, noski, jakiak eta edariak. Horretarako, jendeak erosketa soil batean 200 euro utzi ditzazke bakarrik elikagaiak eta edariak erosiz, familia oso zabalda baldin ez bada. Gehien saltzen diren produktuak <<arrainak, haragia eta txikitxoentzako jostailuak>> dira, Cristinaren arabera.

Teknologia ere izan daiteke gehien kontsumitzen produktuetako bat. Ordenagailuak, telebistak, mp3-ak, iPod-ak, diskak, argazki eta bideo-kamerak egon daitezke teknologia eskakizunen artean. Jendeak gehienetan teknologia-denda handietara jotzen du opari teknologikoen bila, prezioak merkeagoak direlakoan. Media Markteko Janirek guzti hau argitu nahi izan digu: <<Gabonetan, jende gehiago etortzen da erosketak egitera. Teknologia beti gabonetako oparien artean aurkitu daiteke>>. Eta egia da. Ia familia guztietan agertzen da aparatu teknologiko baten bat edo umeek beti eskatzen dute horrelako zeozer: nintendo DS, Play Station 3, xBox 360, Wii... Baina azken boladan oparitzeko gehien saltzen den teknologia teknologia berriak dira. <<Teknologia berriak gehien saltzen diren produktuak dira>>, dio Janirek.

Era berean, kultura oparien artean beti dago presente. Kulturaz hitz egiterakoan liburuak, aldizkariak, musika eta filmak aipatu ditzazkegu, ez baikara soilik lehenengoetara mugatu behar. Izan ere, jendeak era anitzeko kultura oparitzen du. Liburu konbentzionaletatik, liburu elektronikoetara. Elkarreko Pilik honakoa esan digu: <<Krisia izan arren, nabaritu dugu jendeak ondo erantzuten ari dela gabonetako kanpainiari. Jendeari gustatzen zaio liburuak oparitzea>>. Gehien eskatzen diren produktuen artean aipagarriena narratiba da. <<Puri-purian>> dagoen gaia da, dio Pilik, Ruiz Zafon eta Isabel Aiende erreferentziatzat hartuta. <<Autolaguntzako eta euskarazko liburuak ere eskari handia dute>>, aitortu du Pilik. Izan ere, azken zubian izan den Durangoko azokan, <<espero ziren nobedade asko>> argitaratu dira. <<Aktualidade politikozko liburuak, musika nobedadeak eta DVDak>> ere asko oparitzen dira, haur literatura bezala.

<<Liburua beti presente dago gabonetako oparien artean>>, adierazi du Pilik. Urtean zehar ere, kontsumo igoerak topatu ditzazkegu: <<esaterako, deskontuak direla eta, liburuaren egunean>>. <<Jendeak gehio irakurtzen duen denboraldia uda da. Oporrak dituztenez, hondartzara, igerilekura, etxean edo bidaian irakurtzeko. Salmentek gora egiten dute>>, dio Pilik. <<Esan beharra dago, bono-kulturak gabonetan erostera animatzen duela>>. Bono-kultura Eusko Jaurlaritzak kultura sustatzeko eskaintzen duen diru-laguntza da. Elkarreko Mikelek azaldu digu zertan datzan: <<Bono-kultura duela hiru urte hasi zen eta onarpen handia izan du. Izan ere, 25 eurorekin 40 lortzen dituzu>>. Esan den bezalaxe, diferentzia ekonomiko hori Eusko Jaurlaritzak aportatzen du. <<Honekin, kulturaren kontsumoa handiagotu egin da>>, dio Mikelek. <<Bono hauek Vitalen, Kutxan edo BBKn lortu daitezke>>.

Ikus daitekenez, gabonetako denboraldian kontsumoa piztu egiten da, gizarte kontsumistari erosteko askatasuna emanez. Batzuek urte erdiko soldata gabonetan galtzen dute, beste batzuek, aldiz, ez dute ezta eguberriko edo gabonzaharreko afaria ordaintzeko dirurik ere. Bakoitzaren esku dago burutzen duen kontsumo-maila, bakoitzaren esku dago bere poltsikotik zenbat diru atera edo krisi honi aurre egiteko zenbat diru gordetzea. Bakoitzaren esku dago kontsumista izatea edo ez.

domingo, 18 de diciembre de 2011

Lagun artean laguntzen



Boluntarioek, Caritas eta kristau elkarteak osatzen duen elkarteak 25 urteko lanarekin aurrera jarraitzen du, proiektua handitzen, meta berriak aurkitzen, eta helburuari ondo eutsiz, laguntza eskaintzen. 

Aintzane Gabilondo
Geroz eta etorkin gehiago datoz Euskal Herrira, gainera krisi garaiak  hauek ikusita, argi dago beharrezkoa dela beste batzuen laguntza jasotzea. Lagun Artea elkartean gehien behar dutenei laguntza eskaintzen diete 1983. Geroztik boluntario eta finantza elkarteek lanean dihardute gehien behar dutenei laguntzen .
Poliki poliki hazten
Lagun Artean elkartea duela 25 urte sortu zen Deustuko La Pasion parrokiaren borondatezko pertsonei esker. Elkartea  Bilboko Karitas Diozesiarrari lotuta dagoen erakunde bat da. Hemen, gizarte bazterketa jasaten duten pertsonak eta egoera larrian daudenak gizarteratzen saiatzen dira. Elkartearen helburu nagusia, gizarte bazterketa ekiditea bada ere, jadanik baztertuta edo oinarrizko premiak azaltzen dituztenei laguntzen diete.
Hasieran, “cafe y calor” proiektuarekin hasi ziren. Proiektu honekin, eguneko zentro bat ireki zuten. Bertan, boluntarioek berrogei lagunentzako laguntza eskaintzen zuten Caritas de la Pasion-en, kristau elkartearen eta pasiotarren diru laguntzari esker.
Mugak hautsi, handituz
Lagun Artean elkarteak, hasiera batean ez zeuzkan beharrezko laguntzak eskaintzeko mediorik, baina urteen poderioz beste elkarte edo beste finantza sistemak lortu dituzte, baita jende gehiagoren laguntza ere. Gaur egun, elkarteak, Bilbo osoan banaturik zentroak edukitzea lortu du. Zentro hauek; Aize Onak , Mendi Gane, GanekoGorta, Betania, Luzarra, Ramón y Cajal, Uretamendi, Basarrate, Blas de Otero, Hegaz, Iruña eta Etxezurin banatzen dira. Hauetan harrera diagnostiko eta soziala, gizarte laguntza, ikasteko aukera, aisialdiak edota tramitazio juridikoa egiteko laguntza eta ostatu eta premien estaldura eskaintzen diete.
Elkartean 19 profesionalek eta bertara azaldutako 57 boluntarioek laguntzen dute. Gainera, elkarteak hainbat ongileren babesa jasotzen du; Bizkaiko Diputazio Foralak zentroak eskaintzen dizkie , Euskal Herriko Gobernuak emakumezkoentzako pisuak, La Caixak tailer sozialak eta Bilboko udalak, BBKk, Antonio Menchaca de la Bodega eta Victor Tapia-Dolores Sainz fundazioak gaueko zentroak. 

Egungo egoera eta eskaintza
Zentroetara egunean zehar 70 bat pertsona inguru hurbiltzen dira, dutxatu, arropa garbitu, kartetan jolastu, zerbait ikasi edota jan zerbitzuak jasotzeko. Honela, Deustoko zentroetan, kaleetan egon litezkeen atzerritar eta behartsu asko ikusten dira laguntza jasotzeko zain. Eneritz Larrea, bertako bizilaguna da. Bere etxeko leihoak zentroa dagoen kalera ematen du, eta egunero ikusten du zenbat jende hurbiltzen den bertaraino. Eneritzek arraro bezala ikusten zuen egoera. Bere lehen urtea da zentro parean dagoen etxean bizitzen. Dioenez, “arraro” egiten da  30 pertsona inguru kalean ikustea arrazoia ezagutzen ez baduzu, baina informatu ondoren ikuspuntua “guztiz” aldatzen dela ziurtatzen du.

Beharrezko dutenei laguntzen
Langabezia, dokumentazio falta, integrazio laboralerako zailtasunak edota droga arazoak direla eta, zentroetara egunero joaten diren pertsonak daude. Omar Saar, hogeita bi urteko marokoarra da eta duela bi urte Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Printzipio batean Nafarroako herri txiki batean bizi zen bere anaiarekin baina, duela sei Bilbora etorri zen. Sei hilabete horietan kalean bizi izan zen azken bi hilabete hauek arte. Harrezkeroztik zentrora egunero hurbiltzen da bertako laguntza zerbitzuak egunero jasotzera. Honek lagun artean ematen dioten laguntza zerbitzuak salbazio bezala ikusten ditu. “Hemen tratatzen nautenetik askoz hobeto sentitzen naiz”. Dioenez, zentroan beharrezko duzun esparruan laguntza aurkitzen laguntzen dizute eta beharrezkoak diren dutxak eta janak ematen dizkizute. Omarrek bermatzen duenez, oso gustura dago. 

Zentroko baldintzak, laguntza beharra
Egoera txarrean dagoen edozein onartzen dute zentroan. Bertaratutako guztiei lagundu eta ahalik eta ondoen tratatzen saiatzen dira egunero. Amaia Porres, Lagun Arteaneko zuzendariak hasieretatik dihardu gehien behar dutenekin lanean. Honek lan gogorra den arren, merezi duela dio. Azaldu duenez, momentu honetan, 32 plaza dituzte aterpetxean eta 65 plaza bizilekuetan. Argitu duenez, Tailerretara  aterpetxera baino  jende gehiago joaten da, urtean zehar 80 pertsona izaten dituzte gutxi gora behera. Egunero berriz, zerbitzu irekietara  70-90  pertsona bitartean joaten direla esplikatu du.
Batzuen bihotz onak eta beste batzuen diruak jende askoren bidea erraztu eta batzuetan askoren bizia salbatu ere egiten du. Elkarteko zuzendariak, proiektu miresgarria dela eta  poliki bada ere aurrera eginez jarraituko dutela ilusioz azaldu du.   






Bernabeun mamuaren boladarekin


Santiago Bernabeuko partiduan Bartzelona irten zen garaile. Madrildarren etxean jolasten bazuten ere, ez ziren pentsatutakoa bezain urruti heldu.  BBVAa ligan jokatzen den hamaseigarren partidua zen honakoa. Honela Blaugranen garaipenarekin, ligako klasifikazioan lehenengo postua lortu dute. Halere, Merengeak ez dira atzean gelditzen, puntuazio berbera baitute.

Madrileko estadioa azken aulkiraino bete zen. Afizionatuek bere ekipoen himnoak kantatzen edota jokalarien izenak oihukatzen hasi zuten partidua.  Madrildarrek argi zuten etxean jolastea abantaila zela eta ia ziur zeuden partiduaren garaipena beraiena izango zela, baina markagailuak argi utzi zuen bezala ez zen horrela izan. Blaugranek berriz, urduritasun eta ikaraz hasi zuten partidua. Beraien ohorea borrokatu beharra zuten eta pare bat puntu lortu Zuriek klasifikazioan postua ez kentzeko.


Partidua Madrildarrek nahiko zuten bezala hasi zen. Hogeita bost garren segundoan,Valdesek gaizki gelditutako baloia Benzemarengana heldu zen eta honek, erremate txiki bat egin ondoren, Valsenen frontera zeharkatu zuen, markagailuan partiduaren lehenengo puntua idatziz.


Baina hau azkena izan zen zurientzat. Hogeita bederatzi garren minutuan, markagailuak berdinketa markatzen zuen. Alexisek, Messiren pasea aprobetxatu  baloia Madrildarren atean sartzea lortu zuen . Guardiola, Barçaren entrenadorea, pozez eta urduritasunez lehertu beharrean zegoen, Mourinho begiak ateratzearren.
Partidua aurrera zihoan, jokalariak gogotsu, borrokarako prest, berdinketa hautsi beharra zegoen. Hor etorri zen , 52. Minutuan Xaviren gola. Estadiotik zetozen hotsak ikaragarriak ziren, Kataluniarrak, poztez beterik, abesten eta jokalarien izenak behin eta berriz oihukatzen, etxekoak berriz, sufritzen.



Zuridunek, gogor saiatu ziren, etxean ohorea mantentzen, Casillasen golak gelditzeko saiakerak etengabeak ziren, baina esperantza guztiak 65. minutuan galdu zituzten, Dani Alvesek Fabregasi egin zion paseak blaugarrenen hirugarren gola ekarri baitzuen.


Honela, Bernabeuko mamuaren istorioak aurrera jarraitu du, Kataluniarren klasifikazioan hiru puntu eta Madrildarrenean bakarra gehituz.

Komunikabide ezberdinak, hizkuntza berdina

Euskararen zein euskalkien erabilera bultzatzen saiatzen dira Lekeitioko komunikabideak
A. Galletebeitia


Herri txikia, infernu handia, dio esaera zahar batek. Zergatik ote?
Esan ohi da, herri txikietan, Lekeitio bezalakoetan, berriak azkar asko zabaltzen direla. Zerbait gertatu bezain pronto, bazter guztietara hedatzen da albistea. Bertako biztanleek berria zabaltzeaz gain, komunikabideak ere lan horretaz arduratzen dira. Milaka albiste egon daitezke, baina guztiak euskara hizkuntza bezala hartuta. Kasu honetan, Lekeition hiru komunikabide mota aurkitzen dira euskaraz zein lekeitiarrez aritzen direnak; Arrakala irratia, eskualde-mailako Hitza egunkaria eta Zer Esana gazte agerkaria. Esan ohi den bezala, lehen berba euskaraz.

Euskaraz oso zaila da produktu bakarrarekin jende askorengana iristea. Kostaldeko herrialde honen kasuan, euskal hiztunen ehunekoa handia da, %86koa. Edozein komunikabide bezala, hiru hauek ere, euskaraz irakurtzera edo entzutera bultzatu nahi dute. Guztientzat da garrantzitsua gertutasuna eta hurbiltasuna azaltzea irakurle edo entzulearekiko.

Duela bederatzi udazken sorturiko euskara hutsezko egunkaria da Lea Artibai eta Busturialdeko Hitza edo Hamaika Barri. Egunkari hau, Lea Artibain, Busturialdea eta Mutrikun banatzen da, bertako berriak eskainiz. “Gure helburua irakurleei gertutasuna erakustea da, beraiek ikustea eta sentitzea gertatzen den gauza oroz informatu nahi ditugula”, azaldu du Leire Akarregi Hitzako langileak. Hain zuzen ere, 21.000 irakurle dira hurbiltasun hori sentitzen dutenak. Jadanik, bederatzi urtetan 7.000 ale baino gehiago argitaratu dute eta “oso pozik eta arro” azaltzen dira egunkariko langileak. Konpromiso handia hartzen dute euskal hiztunekiko, hauek baitira beraien hartzaile azpimarragarrienak nolabait esatearren.

Duela hiru urte, Arrakala irratiak euskararen erabilera bultzatzea erabaki zuen. Horrela, euskara hutsean emititzea erabaki zen, batez ere lekeitiarrez. Dena den, Unai Urkiaga Arrakalako langiliak argi utzi nahi du, saioren bat egiteko prest legokeen norbaitek euskaraz ez baleki, ez litzatekeela arazo bat izango, irratian lan egiten duen edonoren laguntza edukiko bailuke.

“Arrakala irratia 1985. urtean sortu zen eta ordutik gaur egun arte, ez du Udalaren laguntzarik izan, lokala eskaintzeaz nahikoa izan zutelakoan”, gaineratu du Unai Urkiagak. Arazoei aurre egiteko, Antzar Egunean eta inauteri jaietan jarritako txosna eta kuoten bitartez, antena berri bat eta emisio tresnak erosteko adina diru lortu zuten duela urte batzuk.

Beraien blogean azaltzen denez, astero berrikuntzaz beteriko programazioak eskaintzen ditu, horien artean, Aittitta Raduga, Kitzika musika saioa, Potxuak Saltsan eta Azkueren ipuin bilduma irratsaioak. Horrez gain, irratsaio horien barruan beste atal batzuk bereizten dira. Esaterako, “Spaghettijaz haratago” atala, non ikasleei, ikasten ari diren pisuan prestatzen duten janariez hitz egiten zaien.

video
Azken komunikabideari dagokionez, Zer Esana gazteen komunikazio taldea da. Gozatu, trukatu eta ezagutu lelopean, gazte agerkari honek argi utzi nahi du Lekeitiarrentzako komunikatzeko modu bat dela Zer Esana. Talde hau Lekeitioko gazte guztiek osatzen dute eta beraien parte hartzeak aurrera jarraitzea egiten du.
Honen bidez, norbere iritziak aldarrikatu daitezke, jende berria ezagutu, hainbat gauza trukatu… baina guztia gozatuz. “Gazteen arteko komunikazioa aurrera ateratzeko adibide garrantzitsuena eta ezagunena Zer Esana eguna da” esan digu Nahia Grande Zer Esanako kideak. Horrez gain, beste hainbat ekintza egiten dituztela ere esan digu, esaterako; gauetan tabernetan gelditzen dira filmak ikusteko eta ondoren eztabaida txikiak egiten dituzte iritziak trukatzeko, sagardotegira ere irteerak egiten dituzte, jokoak, etab.

video
Egia da, azken bi hamarkadetan Euskal Herriko komunikabideetan euskara asko nabarmendu dela. Lehen, komunikabideak euskaraz eskaintzea beharrezkoa zen, eta oraindik horrela jarraitu beharko luke, euskarak etorkizuna izan dezan. Baina zoritxarrez, jadanik, euskarazko komunikabideen iraupena zalantzan jartzen da eta horretarako soluzioa aurkitu beharra dago.

jueves, 15 de diciembre de 2011

Mendeko partiduan, blaugranek irabazi


 M. Ezkerro
“Mendeko partidua” bezala izendatzen zutena, pasa den larunbatean izan zen Real Madril eta Bartzelonaren harteko partidua. Santiago Bernabeun jokatu zen partidua eta etxetik kanpo izan arren, blaugranek haien nagusitasuna erakutsi zuten 1-3ko emaitza eskeiniz.
Hasi bezain pronto, 25. segunduan, txuriek aurrera egin zuten markagailuan Benzemaren golari esker. Lehen jokaldian, Bartzelonak bere eremuaren atzealdetik jokatzen hasi zen baina Valdes-ek Abidali pasa nahi izan zionean Di Mariak pasea oztopatu zuen. Txarto bota atera eta Busquets-en urruntze trakets baten ondorioz, Benzemak baloia hartu eta ez zuen aukera desprobetxatu.

Askok dioten bezala, oso goiz lortzen den gola ez du ia ezertarako balio, aurkarien moralera ia ez baita heltzen. Beranduago iritsi izan balitz, blaugranek desmoralizatuagoak egongo ziren, denbora gutxiago izango baitzuten markagailua iraultzeko. Ondo antzeman izan zen Bartzelonakoek aurrera egiteko gogoak zituztela Messi Casillas-en aurrean aurkitu zenean eta horrek behatz-puntekin baloia kanpora atera zuenean.
Hala ere, Guardiolaren mutilek Mourinhoren ofentsibari aurre egin behar izan zioten etengabe, Valdes-en trebetasuna agerian utziz. Batez ere, Ronaldo, Di Maria eta Benzemaren aldetik izan zen gauzatua ofentsiba hura.
Messi eta Xaviren artean, Barçak bere nagusitasuna aurkezten hasi zen Casillasi hainbat estutasunetan ipiniz. Bigarren gola 30. minutuan heldu zen Messiren trebetasunari esker. Argentinakoak zelai blaugranatik jokalari zuri anitzetatik ihes egin, Alexiseri pasa (Villaren ordezko gisa zegoena), eta areatik kanpo jaurtiz gola lortu zuen, postetik hurbil pasa zena (1-1).

Beste partiduetan bezala, ostikoen joan-etorriak egon ziren bi taldeen artean. Batez ere Alexis izan zen biktimarik esanguratsuena, Peperen aldetik pare bat ostiko jaso zituena. Messik txartel horia jaso zuen hainbeste kexatzeagatik. Liskarren artean Xavik blaugranen bigarren gola eskeini zuen. Urruntze defentsibo trakets baten ondorioz, Xavik baloia eskuratu eta areaz kanpotik jaurti eta Marceloren hankan errebotatu ostean, baloia sarean sartu zen egurra ikutuz (1-2).

Azken gola Alexisek eta Messik eragindako estutasun batzuen ostean (65. min) heldu zen. Fabregas izan zen azkenengoaren protagonista. Arearen albotik Alvesek erdiratu eta, trebetasunez, Fabregasek buruaz baliatuta gola sartu zuen (1-3), partiduari nolabaiteko amaiera emanez.