Kaskagorri konpartsako 19 kidek deklaratuko dute Ismael Moreno, Audientzia Nazionaleko epailearen aurrean. 2005,2006,2007 eta 2009 urteetan Bilboko aste nagusiko txosnetan zintzilikatu zituzten preso politikoen argazkiengatik daude akusatuak. 19 kideei “terrorismoa gorestearen” delitua leporatzen zaie.
Epaileak aske utzi ditu kautelazko neurririk gabe lehen sei akusatuak. “Bistakoa bazen ere organizazio armatuaren gorespen bat zela, ezin liteke frogatu delituaren autoreak kaskagorrikoak izan zirenik” adierazi zuen epaileak. Halere, akusatuak berriro ere deklaratu dezaten hirugarren sekzioko zigor aretoak kasua berriz irekitzeko eskatu du.
Epaileak jakinarazi duenez, akusatu gehiago itauntzeko asmoa dauka. Bihar zazpi akusatu eta hurrengo asteazkenean beste zazpi daude deituta deklaratzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario