A. Gabilondo
Donostiako Aieteko Bake etxean bildu dira Bakearen Aldeko Konferentziara etorritako kide guztiak ETAren amaitzea eskatzeko. Bertara Jesus Egiguren eta Carlos Totorika (PSEko ordezkariak) eta Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre, eta Gipuzkoako diputatu nagusia, Martin Garitano (Bilduko kideak) hurbildu dira.
Guztira 50 bat partaide elkartu dira Aieteko Bake etxeko Gandhi salan. Bertan, eguerdiko ordu-bietatik gutxi gora behera, Euskadiko egoeraz eztabaidatzen ari dira. Bake aitormena lortzeaz gain, Banda terroristaren disoluzioa eta Gobernu espainiar eta frantsesaren esku hartzea lortu nahi dute.
Konferentzia Lokarri, (Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen elkartea) elkarteak antolatu du. Konferentziara politika esparruko adituak eta hainbat politikari zeuden deituta. Aipatzekoa da, Euskal Herriko gobernuak eta gobernu espainiarrak ez duela parte hartuko ekitaldian.
Hainbat aditu egon dira ekitaldian: http://www.lasalledonostia.com/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=3450&mode=thread&order=0&thold=0
No hay comentarios:
Publicar un comentario