A. Galletebeitia
Hogeita lau ordu ere ia ez dira pasa hitzok jaso genituenetik eta ETAk eginiko adierazpena bezain garrantzitsua da urrats horrek jaso duen erantzuna.
Aro berri bati ekiteko lehendakariak guztiekin hitz egin nahi du. Estatu Batuetatik etorri eta goizean premiazko bilera egin du lehendakaritzan.
Bileraren ostean, lehendakariaren hitz nagusia “elkarrizketa” izan da. Lehendakariak, Gobernua eta Bilduren ostean hitz egin du prentsa aretoan. Bertan elkarrizketa txanda bati ekingo diola iragarri du. Elkarrizketa txanda “berehala” hasteko asmoa du Patxi Lopezek. Alderdi politiko guztiekin hitz egin nahi du, baita koalizio politikoekin ere eta, beraz, baita Bildurekin ere.
“Heldu da egun handia. Euskaldunon amets gaiztoa amaitu da. ETAk bere porrota onartu du, eta hau demokraziaren eta askatasunaren garaipena da”, esan du Patxi Lopez lehendakariak prentsa aretoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario