Ezker abertzaleak abiatutako bide berriaren ondorio gisa hartutako erabakia dela jakinarazi dute bi kidek Gara egunkarian. Gazteen oinordeko gisa jaio zen Ekin 1999an, baina legez kanporatu zuen justiziak ETAk Ezker Abertzalea kontrolatzeko zuen tresna zela ebatziz.
Orain hamabi urte sortu zen Ekin KAS erakundearen oinordeko modura. Iruñean egindako aurkezpenean, independentzia eta sozialismoa aldarrikatu zituzten. Urte bete geroago, hogei bat lagun atxilotu zituen poliziak Ekineko kide izateagatik.
2001ean legez kanpo utzi zuten erakundea.
“Hemen bukatu da Ekin. Hauxe da bere azken ekimena”. Hitz irmoak dira Ekinen berri emateko. Izenik eman gabe, Gara egunkariak erakundeko zuzendaritzako bi kideri elkarrizketa egin die, eta hor azaldu dute erakundea desegiteko erabakia hartu dutela.
Lanean segituko dutela diote, aktibo guztia Ezker Abertzalearen apustu politikoaren alde kokatuko dutela. Ezker Abertzalearen estrategia aldaketaren testuinguruan kokatu dute erabakia.
Lehendakariak Ekinen desagertzea “albiste ona” dela esan du. “Biolentziaren zikloa ixteko bidean pauso garrantzitsua” dela uste du Patxi Lopezek.Orain pauso horiek finkatu eta atzera pausorik ez dela egongo ziurtatu behar du.
PSOEko Jose Blanco idazkari ordeak esan du, “terrorismoaren aurkako beste pausu bat” dela erakunde hau desegitea. PPen arabera, Ezker Abertzalean hauteskunde kanpaina baino ez da.
Bilduk, aldiz, begi onez ikusi du erabakia.
Martin Garitanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, errespetuz hartu du Ekinen garai politiko berrira egokitzeko eginiko hausnarketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario