domingo, 30 de octubre de 2011

Patxi Lopez: "40 urteko indarkeria ezin da arrapaladan hamar egunetan konpondu"

A. Galletebeitia

Euskadiko alderdi sozialistak batzorde nazionalaren bilera berezia egin du gaur. Lehena ETAk indarkeriaren behin-betiko amaiera iragarri zuenetik. Bertan lehendakariak hainbat gauza esan ditu, horien artean, ETA ez dela nahita gelditu, sozialistek eta milaka herritarrek derrigortu dutela gelditzera.

Lehendakariak dio ez dutela onartuko abertzaleen asmo partikularrak Euskadi berdinak diren bi zatitan banatzea. Kontrakoa da Lopezen asmoa, guztiek bat eginda bizitzea, kontsensua eta elkarrizketaren bidetik. “Aurrera egin beharra” dagoela esan du lehendakariak, baina “presarik gabe, 40 urteko indarkeria ezin delako arrapaladan hamar egunetan konpondu”.

Lehendakariari ez zaio bat ere gustatu ETAren amaieraren ostean alderdi abertzaleek erakutsitako jarrera. Autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea bezalako gaiak berriro mahai gainean jartzeak “zatiketa baino ez luke ekarriko” Lopezen ustez. Horren aurrean, herritarren batasunaren aldeko apustua egiten du berak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario