Irailak29an antolakunde armatuak emandako komunikatuaren arabera, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen sorrera aprobatzen du. Euskal Herrian inoiz ezagutu gabeko aukera zabaltzen ari delarik, <<aukera hori bururaino eraman eta Euskal Herrian bake eta askatasun agertoki bat eraiki nahi>> duela adierazi du.
Urte honetako urtarrilean su-eten orokor eta iraunkorra iragarri zenetik <<Gernikako Adierazpenean marraztutako ibilbidearekin bat egin dugu>>, adierazten dute, gatazka politikoaren konponbidearen bilakaerarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko duten konpromiso irmoaren aitorpena gehituz.
Talde armatuak <<Nazioarteko Egiaztatze Batzordea ontzat ematen du>> eta konponbide prozesuan urrats garrantzitsutzat antzemateaz aparte, Batzordea laguntzeko konpromesua hartu du. Su-etenarekin eta agiriarekin azaldutako jarrera <<alde anitzeko konpromisoen aurrekaria>> izan beharko litzakela uste du antolakundeak. <<Euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen errespetua, ezker abertzalearen jarduera politikoaren errespetua eta atxiloketa eta jazarpenaren amaiera premiazko zereginak dira>>.
ETAk prozesuaren aldeko hartutako erabaki anitzak erabat zapuztuak izan dira Espainia eta Frantziako gobernuen aldetik: etenik gabeko euskal herritarren atxiloketa eta tortura, euro-aginduak, espetxe politika kriminala iraunaraztea, eskubide zibilen urraketa edota ezker abertzalearen legez kanporatzea.
Horregatik, Espainiar eta Frantziar gobernuei dei egiten die bide errepresibo eta inposatzailea alde batera uzteko eta konponbidean inplikatu daitezen, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea onartuz, betiere Gernikako Akordioan eskatzen diren baldintzak betez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario