Mostrando entradas con la etiqueta PatxiLopez. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta PatxiLopez. Mostrar todas las entradas

domingo, 30 de octubre de 2011

-Gaixotasun luze batek eraman du Juan Mari Bandres abokatu gipuzkoarra

- Patxi Lopez: "Egun bizi dugun egoeran, erreferentea izan da guztiontzat"
- Gaixotasunak garaitua
A. Galletebeitia

Juan Mari Bandres Euskadiko Ezkerrako sortzailea eta presidente ohia hil zen ostiralean, urriak 28, Donostian. 79 urte zituen eta gaixotasun luze baten ostean zendu da. Ibilbide luzea izan zuen politikan; diputatua, senataria, parlamentaria eta eurodiputatua izan zen. Burgoseko prozesuan ere parte hartu zuen.

Giza eskubideen alde eginiko lanagatik hainbat sari jaso zituen, horietako batzuk nazioartekoak. Sari horien artean Olof Palme saria jaso zuen. Azkena, Eusko Jaurlaritzak lan onaren saria eskaini zion 2009an. Ordurako gaixo zegoen eta ezin izan zuen berak jaso oroigarria.

Haren ibilbidea askok goraipatu dute, lehendakariak berak, esate baterako. “Bakearen eta askatasunaren alde egindako lana” azpimarratu du. Guztiontzat erreferente izan dela esan du Patxi Lopezek, eta are gehiago, egun bizi dugun garai berrian.

Patxi Lopez: "40 urteko indarkeria ezin da arrapaladan hamar egunetan konpondu"

A. Galletebeitia

Euskadiko alderdi sozialistak batzorde nazionalaren bilera berezia egin du gaur. Lehena ETAk indarkeriaren behin-betiko amaiera iragarri zuenetik. Bertan lehendakariak hainbat gauza esan ditu, horien artean, ETA ez dela nahita gelditu, sozialistek eta milaka herritarrek derrigortu dutela gelditzera.

Lehendakariak dio ez dutela onartuko abertzaleen asmo partikularrak Euskadi berdinak diren bi zatitan banatzea. Kontrakoa da Lopezen asmoa, guztiek bat eginda bizitzea, kontsensua eta elkarrizketaren bidetik. “Aurrera egin beharra” dagoela esan du lehendakariak, baina “presarik gabe, 40 urteko indarkeria ezin delako arrapaladan hamar egunetan konpondu”.

Lehendakariari ez zaio bat ere gustatu ETAren amaieraren ostean alderdi abertzaleek erakutsitako jarrera. Autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea bezalako gaiak berriro mahai gainean jartzeak “zatiketa baino ez luke ekarriko” Lopezen ustez. Horren aurrean, herritarren batasunaren aldeko apustua egiten du berak.

lunes, 17 de octubre de 2011

Bake prozesuaren aldeko eragileak Donostian bilduko dira


M. Ezkerro

Gaur Donostian normalizazio prozesuaren aldeko eragileak bilduko dira. Konferentzia Aieteko Bakearen Etxean izango da. 14:00etan hasi eta 17:00etan bukatuko dute, haien adierazpen eta ondorioak hedabideen bidez aditzera emanez.
GatazkarenKonponbidea Sustatzeko Nazioarteko Konferentziak itxaropena piztu du euskal jendartearengan. Hainbat eragilek haien atxikimendua adierazi dute konferentziarengan. Beste batzuek, aldiz, haien gorrotoa adierazi dute.
Gerry Adams, KoffiAnnan edota Bertie Ahern bezalako pertsonaiak Donostian izango dira bake prozesuan parte hartzeko. Eta askoren ustez ez da hutsean izango haien presentzia.
Esan bezala, mundu osoko hainbat eragilek Konferentziarekiko haien babesa adierazi dute, Eusko Jaurlaritza ez bezala. Lopezen arabera, demokraziak ez ditu konferentziarik behar “ETA menderatzeko” eta gaur egungo egoera “Zuzenbide estatuaren irmotasunaren ondorio” dela.

sábado, 8 de octubre de 2011

Ibon Iparragirre presoa askatzea eskatu du Etxeratek

Aitziber Galletebeitia

Etxeratek, Patxi Lopez lehendakariari neurriak ez hartzea leporatu diote. Izan ere, Ibon Iparragirre presoa HIESak jota geroz eta okerrago doa eta horren aurrean “berehala” askatzea exijitu dute.

HIESak jota dagoen presoaren osasuna geroz eta “okerragoa” da eta aste honetan ezin izan da joan Gernikako Epaitegira “tortura salaketa” deklaratzera.

Horrez gain, beste preso gaixo denak ere, “berehala” askatzea eskatu dute. Izan ere 688 presotatik %25 gaixo dago.

Kartzeletako politika aldatzeko “benetako urratsak” eskatu ditu Etxeratek, eta lehendakariak legebiltzarrean proposatu zuenari, berriz, “ausardia”.
Mattin Troiti, Etxerateko partaidearen esanetan orain arte ez dute “ezer ez” egin giza eskubideen errespetuari dagokionez.

viernes, 30 de septiembre de 2011

Patxi Lopezek presoen hurbiltze baldintzatua eskatu du


 “Euskal Herrian ezagutzen den terrorismoa behin betiko amaitu da, herritarrek eta hiltzaileek mantentzen zuten aliantza bukatua dago” adierazi du Patxi Lopez lehendakariak. 

Duela urte bete, lehendakariak gaurko batzar berdinean ETAko presoak etxera ekartzearen akordioa deuseztatu zuen. Gaur, urtebeteren ondoren, lehendakariak Euskal preso politikoen hurbiltze bat onartu du, baita, kartzela politikan aldaketak egitea ere. Honela, Lopezek “adiskidetasunerako” akordio bat lortzea proposatu du terrorismoari amaiera emateko pausu bezala. 

Lehendakariak politika zigorrerako “adostutako orientazio” baten beharra dagoela adierazi du “beti ere mesede egiten badio presoen birbizartzeari”. Gainera, presoei ETArekin amaitzea eta beraien ahotsa berreskuratuz terrorismoarekin amaitzeko pausuak ematen hastea eskatu die. 

Lehendakariaren hitzaldia bi orduz luzatu da. Bertan, krisialdi ekonomikoren gaia eta bakegintzarena ere jorratu ditu. “Bizikidetza demokratikoarekin engainatuta ” gaudela azaldu du lehendakariak eta etorkizun baterako sistema demokratikoan sartzea aukera bakarra dela nabarmendu du. 

Lopezen hitzak alderdi gehienek epaitu dituzte. Esaterako, Aralar eta EAk  aurrerapauso handia dela diote, baina orain arte ekimenik egin ez izana aurpegiratu diote Lopezi. 
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak, ez du komentariorik egin nahi izan, baina, halere, bake eztabaida “ berandu” heldu dela esan du. Antonio Basagoiti PPko presidenteak berriz, ez direla zigor politikan aldaketarik egiten behar eta mugitu behar dena ETA dela adierazi du.