Aintzane Gabilondo
‘Egin dezagun bidea’ herri mugimenduak ETAko presoen alde egiteko manifestazio deitu du Urtarrilak 7an. Egun horretan egingo den manifestazioa arratsaldeko bost eta erdietan habiatuko da Bilboko la Casillatik. Bertan euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatuko dute.
‘Egin dezagun bidea’ web orrian azaltzen dutenez, mobilizazioa “kolosala” izatea espero dute eta horretarako “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik erraldoietakoena” burutu nahi dute.
Iñaki Olasolo eta Iratxe Ibarra aurkeztu duten mobilizazioan, testu batzuk irakurriz hainbat eskaera egin dituzte. Horien artean; preso politikoak etxera ekartzea, Parot doktrinaren indargabetzea edota Estatu Frantsesak ezartzen dituen betiko kartzela-zigorrak kentzea eta kartzela zigorraren hiru laurdenak bete dituzten presoak eta gaixotuta daudenak askatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario