Mostrando entradas con la etiqueta Bake Konferentzia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bake Konferentzia. Mostrar todas las entradas

jueves, 20 de octubre de 2011

ETAk bere jardun armatuaren behin-betiko amaiera iragarri du

M. Ezkerro

Gaur, arratsaldeko zazpiak inguru, Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuak bere jardun armatuaren behin-betiko amaiera iragarri du.

Publiko egindako komunikatuan, ETAk jakinarazi nahi zuen Euskal Herrian burututako Nazioarteko Konferentzia <<garrantzi politiko handiko ekimena dela>>. Hurak, <<gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du>>.

Aldi berean, Euskal Herrian mendetako gatazka politikoari konponbide <<justu eta demokratiko>> bat emateko, aro politiko berri bat zabaltzen ari dela adierazi du. <<Elkarrizketak eta akordioak>> ezaugarritu behar dute aro berria, antolakunde armatuaren ustetan.

<<Ez da bide erraza izan>>

<<Borrokaren gogorrak>> betirako, espetxetara edota erbestera eraman dituen lagunei, ETAk <<aitortza eta omenaldirik sentituena>> eskaini nahi izan die. Halaber, oraindik dirauen zapalkuntza eta errepresioaren aurrean jazotako lorpen bakoitza <<euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaitza>> izango dela dio.

Horrela, ETAk <<jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du>>, Espainia eta Frantziako gobernuei dei eginez, konponbidea gauzatzeko elkarrizketa prozesua zabaldu dezaten. Era berean, ETAk euskal gizarteari dei egiten dio honako prozesuan parte hartu dadin, <<bake eta askatasun agertoki bat sortu arte>>.

lunes, 17 de octubre de 2011

Bake Konferentziak ETAren amaiera eskatzen du

                                                                                                                     

 A. Gabilondo
Donostiako Aieteko Bake etxean bildu dira Bakearen Aldeko Konferentziara etorritako kide guztiak ETAren amaitzea eskatzeko. Bertara Jesus Egiguren eta Carlos Totorika (PSEko ordezkariak) eta Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre, eta Gipuzkoako diputatu nagusia, Martin Garitano (Bilduko kideak) hurbildu dira.

Guztira 50 bat partaide elkartu dira Aieteko Bake etxeko Gandhi salan. Bertan, eguerdiko ordu-bietatik gutxi gora behera, Euskadiko egoeraz eztabaidatzen ari dira. Bake aitormena lortzeaz gain, Banda terroristaren disoluzioa eta  Gobernu espainiar eta frantsesaren esku hartzea lortu nahi dute.  

Konferentzia Lokarri, (Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen elkartea) elkarteak antolatu du. Konferentziara  politika esparruko adituak eta hainbat politikari zeuden deituta. Aipatzekoa da, Euskal Herriko gobernuak eta gobernu espainiarrak ez duela parte hartuko ekitaldian.