viernes, 30 de septiembre de 2011

Patxi Lopezek presoen hurbiltze baldintzatua eskatu du


 “Euskal Herrian ezagutzen den terrorismoa behin betiko amaitu da, herritarrek eta hiltzaileek mantentzen zuten aliantza bukatua dago” adierazi du Patxi Lopez lehendakariak. 

Duela urte bete, lehendakariak gaurko batzar berdinean ETAko presoak etxera ekartzearen akordioa deuseztatu zuen. Gaur, urtebeteren ondoren, lehendakariak Euskal preso politikoen hurbiltze bat onartu du, baita, kartzela politikan aldaketak egitea ere. Honela, Lopezek “adiskidetasunerako” akordio bat lortzea proposatu du terrorismoari amaiera emateko pausu bezala. 

Lehendakariak politika zigorrerako “adostutako orientazio” baten beharra dagoela adierazi du “beti ere mesede egiten badio presoen birbizartzeari”. Gainera, presoei ETArekin amaitzea eta beraien ahotsa berreskuratuz terrorismoarekin amaitzeko pausuak ematen hastea eskatu die. 

Lehendakariaren hitzaldia bi orduz luzatu da. Bertan, krisialdi ekonomikoren gaia eta bakegintzarena ere jorratu ditu. “Bizikidetza demokratikoarekin engainatuta ” gaudela azaldu du lehendakariak eta etorkizun baterako sistema demokratikoan sartzea aukera bakarra dela nabarmendu du. 

Lopezen hitzak alderdi gehienek epaitu dituzte. Esaterako, Aralar eta EAk  aurrerapauso handia dela diote, baina orain arte ekimenik egin ez izana aurpegiratu diote Lopezi. 
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak, ez du komentariorik egin nahi izan, baina, halere, bake eztabaida “ berandu” heldu dela esan du. Antonio Basagoiti PPko presidenteak berriz, ez direla zigor politikan aldaketarik egiten behar eta mugitu behar dena ETA dela adierazi du.


Uxue Barkosen marka politiko berria

Nafarroan, ‘Geroa Bai’ aurkeztu dute gaur, azaroko hauteskundeetan aparte hartuko duen marka berria. ‘Nafarroa Bai’ osatzen zuten hainbat alderdik sortu dute koalizioa, EAJk, independenteak biltzen duten zabalpenek eta Atarrabia taldeak.

Uxue Barkos izango da koalizioko zerrendaburua, azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan. Hala ere, oraingoz ez dute eman izenik senaturako.

Koalizio berria aurkezteko egin den prentsaurrekoan, Nafarrentzat proiektu eta erreminta eraginkor berria izango dela azaldu du Barkosek. Horrez gain, “Instituzioek orain arte erakutsi ez bezala, gizarteari erantzungo dio”, gaineratu du.

Marka politiko honen izen aldaketa eskubide kontuengatik etorri da, ‘Nafarroa Bai’ erabiltzeko eskubidea Aralarrek baitu.
Koalizioko zerrendaburu izango denak azaldu du, etorkizuneko egitasmo bat dela, berak izenak esaten duenez. Gainera, bake bila datoz, ez dute nahi liskarrik inorekin.

Zortzi urte hauetan, kongresuan egindako lanari jarraipena eman nahi dio marka politiko berriak. Beraien lehentasuna ongizate estatuaren alde lan egitea izango da. Horrela ba, eskuineko alderdiarengandik zein Amaiur koalizioarengandik ezberdin sentitzen dira, helburu ezberdina dutela uste dutelako.

jueves, 29 de septiembre de 2011

“Amaiur” koalizio berria

Miramar Jauregian (Donostian) aurkezteko agerraldia egin dute EA, Alternatiba eta ezkerra abertzaleak. Sortuko duten koalizioaren izena “Amaiur” izango dela baieztatu dute. Alderdi guztiek onespena eman diote koalizioaren izenari.  
Koalizioa helburu bakarrarekin aurkeztuko da hauteskundeetara; Espainiar kongresu eta senatuan Euskal Herriari dagozkion eskubideak aldarrikatzea. Koalizioak adierazi duenez, Euskal Herritarren borondate demokratikoa errespetatzeko eskakizun demokratikoa  defendatzean, kontutan edukiko dute Nafarroako politika egoera eta nafarren erabakiak.
Oskar Matute (Alternatiba), Rebeka Ubera (Aralar), Pello Urizar (EA) eta Idoia Aiastuik (ezkerra abertzalea) azaldu dute akordioa. Hauez gain, beste aurpegi batzuk ere ikus zitezkeen ekimenean; hala nola; Nestor Basterretxea eskultorea, Arkaitz Estiballez eta Julio Soto bertsolariak, Kandido Zubikarai preso ohia edota Maitane Larrauri, Lekeitioko alkatesa beste batzuen artean.

“Euskal Herriaren ordezkari bezala azalduko gara Madrilen” hitzeman dute koalizioko kideek. Gehitu dutenez,  lan egingo dute bake prozesu eta irtenbide demokratikoetan oinarritutako aldaketa politiko eta sozial baten bitartez, Euskal Herriak estatu espainiarrarekin duen etengabeko gatazkarekin amaitzeko. “Errekonozimendua, bakea eta eskubideak” aldarrikatu dituzte Gernikako akordioan jasotako baldintza guztiak betetzeko asmoz.
Aliantza berria oraindik ere ez da guztiz ofiziala. Koalizioa berriaren izena eta logotipo ofizialak urriak 2an aurkeztuko dituzte Baluarten, Iruñan.

lunes, 26 de septiembre de 2011

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ofizialki Gernikako Akordioarekin bat egin du

Gernikako Akordioa sortu zenetik urtebetera Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) prozesu demokratikoa burutzeko bake eta demokrazia hitzartu zuen akordiora batu egin da. Kolektiboaren ordezkari gisa Jon Agirre Agiriano eta Gloria Rekarte euskal preso politiko ohiak sinatu egin dute Gernikako Akordioa.
            Gernikan bertan, Akordioa sortu zen herri berdinean, sinatu dute Agirrek eta Rekartek, Lizeo Antzokian. Bilduko Jose Mari Gorroñok, Gernikako alkateak, ongi etorria eman die Gernikako Akordioarekin bat egin duten eta Lizeo Antzokira bertaratu diren eragile politiko, sindikal, kultural eta sozialei. Alkateak berak eraman du Akordioaren dokumentua Lizeo Antzokira, EPPK-k sinatu zezan.
GARA eta BERRIA egunkariei helarazitako dokumentuan, EPPK-k, estatuek inposatzen dizkieten muga eta traba guztien gainetik, <<Gernikako Akordioaren baitan eta Gernikako Akordioaren edukiaren arabera, prozesu demokratikoan aurrera bultzatzeko konpromiso irmoa>> adierazi du.
Aterabide demokratikoaren aldeko agiria erreferentziatzat dauka EPPK-k, <<Euskal Herriak bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidearen onarpena>> eta horren bermearen alde agerraraziz. Aldi berean, gaixo larrien etxeratzea, Parot Dotrinaren arabera kondenaren 3/4 –ak beteta dituzten presoak askatzea, 40 urteko espetxealdiaren legea bertan behera uztea eta sakabanaketaren amaitzea eskatu du Kolektiboak.
Presoen kolektiboak Gernikako Akordioaren eragileen hogeita hamarrekoari haren esfortzu osoa ematearen nahia transmititu nahi izan die. Iritziak konpartitu eta prozesuaren garapenean EPPK-k jardun normalizatu bat izan dezan, bilerak antolatzearen nahiak espetxe politikak zapuztu izan ditu. Mercedes Gallizo Espetxe Erakundeetako zuzendariarekin bilerak izateko baimena ez dute lortu, baina traba guztien gainetik Akordioaren sinatzaileak EPPK-rekin kontaktuan jarri dira egitasmoa errealitate bihurtzeko.

“Udaberri palestinarra heldu da”

Mahmud Abbas lider palestinarra Ramala hirira heldu da eta heroi gisa jaso dute. Botere Palestinar Nazionalaren (ANP) nagusia ikurriña palestinarren eta hari zuzendutako oihuen artean herrialdera heldu da Amman-etik zetorren kotxean.
Eragile askok, haien artean sindikatu lokalak eta Al-Fatah alderdiak, Ramalara bertaratzeko deia egin dute, Mahmud Abbas-eri ongi etorria emateko asmoz. Yaser Arafat lider palestinar historikoaren hilobian lore sorta bat utzi ostean, bertan zeuden milaka jarraitzaileei zuzendu zaie Abbas: “Zalantzan ez jarri mundu osoak zuen historia, zuen sufrimendua, zuen borroka eta zuen nahiak, ohoreez eta duintasunez lorturikoak, entzun dituenik”.
Hainbat belaunaldietan bizitako sufrimenduari nolabaiteko amaiera antzematen du Abbas-ek. NBE-ri egindako eskaintzan beharrezko etorkizun bat ikusten du liderrak, bere herriaren nolabaiteko askatasunarentzat etorkizuna.  “Badago udaberri arabiar bat, baina baita heldu da ere udaberri palestinarra”, esan du Abbas-ek. Herri erresistentziaz eta erresistentzia baketsuaz helburuak lortu daitezkeen udaberria dela gaineratu du.
Abbas Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrean izan zen pasa den ostiralean, erakunderako Palestinaren eransketa eskatuz. Palestina NBE-ren parte izateko eskubide osoa duela adierazi zuen Abbas-ek, palestinar sarriren bozgorailu gisa izanik. Mahmud Abbas-en eskaera ofiziala egin da Nueva York-en NBE-ren idazkari orokorrari, Ban Ki-Mooni, NBE-ri Palestinaren bat egitearen eskaera transmititu zaionean.

domingo, 25 de septiembre de 2011

Ehundaka urrats, "Bateragune" auziko epaiaren aurka

Manifestazio jendetsua egin zuten atzo Bilbon, “Bateragune” epaiketa politikoak salatuz eta irtenbide demokratikoa eskatuz. Epai horrek, Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiari, 10 urteko kartzela zigorra jarri zion, beste hainbat gauzaren artean.


Bilbon, 20 bat minutuko atzerapenarekin hasi zen manifestazioa Epaiketarik ez, zigorrik ez. Aterabide demokratikoak orain lelopean. Sententzia atzera bota eta “Bateragune” auzian kondenatuak libre uztea eskatu dute Bilbon batu diren milaka herritarrek.

Gisa eskubideen, eskubide zibilen eta politikoen urraketa izan delakoan, eraso zuzena, bake prozesuaren eta normalkuntza prozesuaren urraketa izan delakoan daude herritar batzuk.

Bildu, Aralarrek, hainbat sindikatu abertzalek eta eragilek sozialek hartu dute parte martxan. Jendetsa bildu da.

Horrez gain, ETAko presoen aldeko oihuak ere entzun ahal ziren manifestazioan zehar. Baita, Kukutza gaztetxearekiko elkartasunekoak ere.

Martxa bukaeran, Arnaldo Otegik idatzitako eskutitza irakurri dute, “Gure estrategia berrian sakontzea da erabakirik onena”. Deia egin zuten, hautatutako bidean jarraituko dutela dei eginez.
Otegik dio Euskal Herrian zabaldutako prozesu demokratikorantz, bakebiderantz pausuak ematea eragotzi nahi dela.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute baietsi ETA akusatzen zuen mozioa

Alderdi popularrak eta alderdi sozialistak soilik defendatu dute ETA salatzen zuen mozioa. Baina ez da nahiko izan aurrera ateratzeko. Eusko Alderdi Jeltzaleak, Bilduk eta Aralarrek azaldu dute proposamena partziala izateaz gain, garai berriekin bat ez datorrela. Hauek hirurak, Alderdi Popularrak aurkeztutako proposamenaren aurka azaldu dira.

Bilduk eskua luzatu die gainerako alderdiei bakean oinarritutako eszenatokia eraikitzeko. Horixe esan du Idoia Ormazabal Bilduren bozeramaileak: “Denon artean lan egiteko, bakean eta demokrazian oinarritutako eszenatokia eraikitzeko (…)”. Horrez gain, gaineratu du PPren proposamena ez datorrela bat “egungo egoerarekin, euskal gizarteak dagoeneko gainditu duen eskema batean” oinarritzen baita. Bere ustez, harago joateko garaia da, eskema berriak egiteko unea.

PPk eta PSEk ETArengatik banantzeko aukera paregabea dutela esan diote Bilduri.
Eusko Alderdi Jeltzaleak uste du PP eta PSEk Bildurekin beste gai batzuetan lortutako akordioek indarrik gabe usten dutela alderdien legea.

ETAren ustetan, beraien konpromisoak argi utzi zituztela eta Estatuak aurrera pausua eman behar duelakoan dago.

Eusko Alderdi Jeltzaleak, Bildu eta Aralarrek aurkeztutako zuzenketak ere eztira onartu.

sábado, 24 de septiembre de 2011

Euskal Preso Politikoak Gernikako akordioarekin bat egin dute


Euskal Preso Politikoen kolektiboak (EPPK) “prozesu demokratikoa amaiera-arte bultzatzeko konpromisoa” iragarri du eman duen komunikatuan. Kolektiboak Gernikako akordiora batzeko erabakia hartu du, honela beste hainbat indar politiko, sozial eta sindikalekin bat egin du  Euskal Herriko bakea eta konponbideak bermatzeko.
Iaz, Euskal preso politikoen kolektiboak, prozesu demokratikoak, hausnarketa sakonetatik, erabaki politikoetatik eta hainbat debatetan oinarritzen zela egiaztatu zuen. Orain, Gernikako akordioa eszena demokratikoa emateko “erreferentzia” bihurtu dela eta honek kolektiboaren babesa jasoko duela adierazi du.  “Prozesu hau lortzea ez da batere erraza, ez da edozein konpromiso” jakinarazi du kolektiboak.
Sinatzaileek amnistiara heldu ahal izateko, preso politikoen babesa eskatzen dute. Presoen babesa, Gernikako akordioko sinatzaileen helburu nagusietako bat zen sortu zenetik, duela urte bete. Eman duten komunikatuaren bitartez ofiziala bihurtu da azkenean.
Bultzatzaileek presoen alde egingo dute; presoak beraien etxeetatik hurbilago ekartzeko, gaixorik daudenak askatzeko eta “Parot” legea (kondena luzeak dituzten presoei espetxe zigorra luzatzen duen legea) abolitzeko eskatuz.
Espainiako gobernua “pozik” dago Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartu duen erabakiarekin. “Aurrera pausu handia da” adierazi du Jose Blancok, Espainiako ministro eta PSOEko idazkari nagusiak. Martin Garitano, Euskal Herriko diputatu orokorrak berriz, kartzelaratuek politikan orain arte eduki duten jokabidearekin jarraitzea garrantzitsua dela eta gobernua “zerbait egiten hasteko” ordua dela adierazi du gaur goizean, Tolosako Leidor Antzokian egon den ikastolen irekieran.

miércoles, 21 de septiembre de 2011

Zapaterok agur esan dio senatuari


Zapatero Espainiako presidentearen azken eguna izan da gaur kongresuan, azaroaren 20an egingo diren hauteskundeak direla eta.
Agurrean, hainbat alderdiren aurpegiratzeak entzun behar izan ditu. Hala nola Uxue Barkos, Nafarroa Bai-ko diputatua;  Josu Ercoreca, EAJko bozeramailea eta Mariano Rajoi PPko presidentearenak. Rajoik,  gogor kritikatu du Zapateroren gobernatzeko modua “pozoiturik” dagoen herentzia bat utzi duela eta horrek etorkizunera begira asko ikasteko balioko dietela esanez. PPko presidentea denborari gabe gelditu da eta mikrofonoa amatatu ondoren  bere diskurtsoa Zapaterori zorte ona opatuz amaitu du.

Zapaterok erantzun egin dio Rajoik egindako kritikari “zerbait eskaintzen duten liderrak behar ditugu eta ez erasotzen dutenak soilik” adierazi du presidenteak. Zapaterok pisua kendu dio bere gobernu garaiari, krisi garai gogorrak bizi arren, gobernuak egin beharreko aldaketak egin dituela esanez.
Rajoik egindako kritikaz gain, Zapaterok Barcosi ere aurre egin behar izan dio.  Barcosek defizitari muga jartzeko PPrekin adostutako erreforma konstituzionalari men ez egitea eta demokrazia parte-hartzaileago bat hitzeman ondoren hau ez betetzea aurpegiratu dio presidenteari.
Gaur oraindik ere, presidente den Jose Luis Rodriguez Zapaterok senatu guztiari agur esan dio gehienak altxaraziz. Eman duen agurrean bere esker onak adierazi dizkio EAJri gobernatzen egon den denboran askotan jaso izan baitu honen babesa. EAJk “onena” opatu dio. Zapaterok gobernua langabezi tasa altuarekin ustean “erantzule” sentitzen dela eta gobernutik ez dela  “guztiz asebeteta”  joango adierazi du.


lunes, 19 de septiembre de 2011

Donostiako euriak ez zituen elkartasun oihuak isilarazi

Egin dezagun bidea” ekimenak adostutako ordua baino lehen, Donostiak jasaten hasi zen geroago euri zaparradan bihurtuko zen xiri-miria. Antiguako tuneletik baino harago eta La Perla arteko paseoan zain zeuden 27.000 lagunek aterpe edo euritako bila izan ziren manifestaldiarekin bat egin arte.
Hasiera-hasieratik, martxa hasi baino lehen, urrunetik entzun ahal ziren preso eta iheslarien aldeko oihuak, <<Euskal presoak, etxera>>, <<Amnistiarik gabe, bakerik ez>>, <<Presoak kalera, amnistia osoa>> eta <<Ez, ez, ez, dispertsiorik ez>> bezalakoak, ibilbide osoan zehar isildu ez zirenak.
Gaixo larriak eta kondenaren 3/4 –ak beteta dituzten presoak askatzea eskatzen zuten manifestariek, espetxe politikaren krudeltasuna salatuz eta Espainiako Gobernuak atzerakako pausuak ematen ari dela adieraziz, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezen espetxeratzea gertuena izanik.
Mari Feli Etxeandiak eta Beñat Zarrabeitik egin zuten irakurketa, euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea eta egoera berezian dauden presoen etxeratzea eskatuz.
Etxeandiak eta Zarrabeitik ekitaldiari amaiera eman eta ordu bat beranduago Donostiako Bulebarrean amaigabeko ilarak sortzen ziren bai autobusak hartzeko, bai kotxea hiriaren erdialdetik ateratzeko.
Elkartasunaz manifestaldira batu ziren pertsonaiak anitzak izan ziren. Maribi Ugarteburu Ezker Abertzaleko kidea, Pello Urizar EAko kidea, Xabier Soto Alternatibakoa, Txiki Muñoz ELAko Idazkari Orokorra izan ziren haien artean.

domingo, 18 de septiembre de 2011

Otegi eta Diez kondenatuak beste hainbaten artean

Ekainak 27an hasi zen epaiketaren kondena gaur jakinarazi dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoko epaileek. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel izan dira gaurko epaileak.

Ezkerra Abertzaleko buruaz gain,  Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal ere zigortu dituzte. Hauei, Batasuna legez kanpo utzi ondoren berriro osatu izana leporatzen zaie. Otegi eta Diazentzat hamar urteko zigorra eskatzen dute, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezentzat berriz zortzi. Moreno, Serra eta Esnali ordea, fiskalek kendutako karguetatik absolbituak izan dira ez izan delako Bateraguneko kide izan direnik demostratu.

Zigorrak nola banatuko ziren azkar zabaldu zen atzo Madrilen. Euskal Herrian aldiz, Donostian zehazki, Bateragune auzian akusatutakoak askatu eta absolbitzeko eskatu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusikoek, EAJ eta Aralarreko botoekin.
Tribunalak aintzakotzat hartuko du kondenatuek ezker abertzaleko talde bateko kide zirela eta ETAren norabide berdintsua jarraitzen zutela indar soberanista indartsuagoak sortzeko estrategia bat diseinatuz.
Epaimahaiak egiazkotzat jotzen du  eripetuek beste akusatuengan influentzia izateaz gain, taldearengan bulkada, errespontsabilitate eta koordinazio lanen ardura zutela. Epaiketan, Vicente Gonzalez Mota fiskalak hamar urteko kartzelaratzea mantentzen zuen Otegi eta LABeko idazkari ohiarentzat ETAko kide nabarmen bezala akusatzen baitzituen biak.  Verde Esperanza-Voces asoziazioak osatzen zuen akusazio orokorrak berriz, hamalau urteko kartzela zigorra eskatzen zuen Bateragune ETAren laguntzaile zela jakin zuenean. Bien bitartean, defentsak absoluzioa eskatu zuten bere defendatuentzat epaiketa politiko bat zela argudiatuz.

Eudel zuzentzeko koalizio berria sortu dute EAJk, PSEk eta PPk

Euskal Autonomi Erkidegoko udalen erakundearen  (Eudel) zuzendaritza osatzeko akordioa konfirmatu dute EAJk, PSEek eta PPko kideek. Honi esker Bildurekin alderatuz indar gehiago dutela/daukatela erakutsi dute.
Hitzarmenari esker, hiru alderdi politikoak batera aurkeztuko dute hautagaitza irailaren 20ko batzarrean. Sinatuko duten hitzarmenaren arabera, Ibone Bengoetxea EAJko kidea Eudeleko zuzendaritzaren lehendakaria izango da, Jose Antonio Santano (PSEko kide eta Irungo alkatea) presidente ordea eta Jose Maroto (Gasteizeko alkatea eta PPko kidea) bigarren presidenteordea.
Proposamena oraindik ez da guztiz ziurra, ezta Gasteizeko lehendakariaren postua ere . Izan ere, Bilduk bere alderdiko kideren bat aurkezteko aukera du. Halere,  Juanjo Arrizabalagak -EA-ko parlamentariak- jakinarazi duenez, Bilduk nolabait parte hartuko du Eudeleko zuzendaritzan.
Bilduk bere partetik, ez daki egiazki Eudelen parte hartuko duen. Alderdiak aurreratu duenez,  beraien partaidetza, hautagaitza aurkezteko epe legala baino lehenago jakinaraziko dute. Halere, kideek ziurtatu dutenez, hartuko duten erabakiak  ez du zerikusirik izango Udalbiltzan emango diren aldaketekin.
Garbi dago Bilduko kideak ez daudela gustura sortu den koalizio berriarekin. Alderdiko kideek diotenez,  koalizioak  kanpoan utzi nahi dute berain alderdia. Bilduk  ez du amorerik eman eta Euskal herritarren “ interesak” defendatzearren edozein erakundetan parte hartzeko prest daudela adierazi dute. Honez gain, alderdiak gogor gaitzetsi du Jose Egibar, EAJko bozeramaileak egindako adierazpena “botere eremua” lortzearren edozer egiteko kapaz dela esanez.


Arantza Zulueta abokatua libre utzi dute fiantzapean

Espainiako Auzitegi Nazionalak ezeztatu du Fernando Grande-Marlaska epaileak Arantza Zulueta abokatu euskaldunari ezarri nahi zion zigorra. Uztailak 14tik espetxean zegoen abokatua libre utzi dute 60.000 €-ko fiantzapean. Uztailak 13an Guardia Zibilak Zulueta atxilotu zuen Hernanin, ETArekin zerikusia zuelakoan.
   Jadanik, birritan atxilotu dute abokatu euskalduna. 2010eko apirilak 19an espetxeratu zuten <<Halboka>> komanduarekin zerikusia zuela egotziz. Orduan, beste 60.000 €-ko fiantzapean askatu zuten 2010eko abenduak 2an.


   Oraingoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak, delitu berdinarengatik bigarren aldiz epaitua izan dela argudiatuta eta kalean izan zen zazpi hiletan ez duela <<talde terroristaren aldeko delituzko ekintzarik egin>> kontuan hartuta, Arantza Zuluetaren askatasuna baieztatu du. 
   Grande-Marlaskak euskal presoen defentsan diharduten hamar bat lagun atxilotzea agindu zion Guardia Zibilari aurreko apirilean. Haien artean, Arantza Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza abokatuak, Naia Zurriarain eta Etxerateko bozeramailea, Saioa Agirre. Guztiei talde armatuaren parte izatea leporatzen diete eta abokatuei, zehazki, ETAren aginduz euskal presoak kontrolatu nahi izatea.
   Eskubideak dio, Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak, Arantza Zuluetaren espetxeratzea <<Grande-Marlaska epailearen obsesioaren parte izan dela, normalean disidente politiko euskaldunak defenditzen dituzten abokatuak atxilotu eta espetxeratzearen obsesioaren parte>>.

sábado, 17 de septiembre de 2011

Miramonek ez ditu itxiko bere ateak

Alberto Suriok EITBko langile batzordeari baieztatu dio Miramon ez dela itxiko eta langileen murrizketa ez dela izango “basatia”. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Kultur saileko arduradunak, Blanca Urgell, Madrileko ikuskaritza batengana jo zuen EITBn hobekuntzak izateko. Horrela ba, enpresak horrek azaldu zuen, langile gehiegi dituztela, Radio Vitoriak beste irratiekin bat egitea eta Miramon estudioa ixtea izango dela hoberena.

            Gauzak horrela ikusirik, Surio enpresako sindikatuekin, ELA, LAB eta KLB, batu da erabaki berriak hartzeko; 2012 urterako %11.5eko langileen murrizketa egitea, kontratuzko langileak gutxitzea eta aurretiko erretiroa.

            Miramongo estudioko programa batzuk desagertu egin dira eta beste batzuk “maldan behera” doaz. Ondorioz, ekoizleak arduratuta dabiltza programa berririk ez delako egiten. Soluzio gisa Suriorekin bat egin dute, erabaki bat hartuz; programak formatu berritzaileekin egitea eta merkeagoak, Hori bultzatzeko eta aurrera ateratzeko, Pello Sarasola, EITBko produktore ohia, ekartzea adostu dute.

            Honek Miramongo etorkizuna aldatuko duelakoan daude Sarasolaren zain, bere berrikuntzekin EITB tinko eutsi nahiean.

Eudelerako zerrenda bateratua ixten duen ituna berretsi dute EAJ, PP eta PSEk

EAJ, PP eta PSEk hitzarmen bat bermatu dute, non akordio horretan zerrenda bateratua aurkezten den Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) zuzentzeko. Bien bitartean, Eudeleko lehendakaria izango den Ibone Bengoetxea isilik mantentzen izan da bere hautagaitzari buruz. Horrez gain, José Antonio Santano, Irungo alkate sozialista, lehenengo lehendakari orde bezala aukeratuko da eta honekin batera,  bigarren lehendakari ordea Javier Maroto, Gasteizeko lehenengo zinegotzia.

Duela egun gutxi sinatu zen hautagaitza hau proposatzeko ituna, hamabost udalerriek osatzen duten zerrenda barne; EAJtako hamar, PSEko hiru eta PPko bi. Horretaz aparte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Eudelen lurralde batzordeko kandidaturak sinatu dira. Arabako buruzagia Maroto bera izango da; Bizkaikoa, Getxoko alkatea, Imanol Landa (EAJ); eta azkenik Gipuzkoakoa, Miguel de los Toyos (PSE), Eibarko alkatea.
Guzti hau, Sabin Etxean sinatu zen.

            Egun batzuk barru, hain zuzen, ere Irailaren 20an Durangon, Eudelen batzar orokorra egingo da. Bertan, alde batetik EAJ, PSE eta PP, Bengoetxea buru dutela, eta beste aldetik, alderdi independenteek gobernaturiko herriak, José Luis Navarro dela buru.