sábado, 24 de septiembre de 2011

Euskal Preso Politikoak Gernikako akordioarekin bat egin dute


Euskal Preso Politikoen kolektiboak (EPPK) “prozesu demokratikoa amaiera-arte bultzatzeko konpromisoa” iragarri du eman duen komunikatuan. Kolektiboak Gernikako akordiora batzeko erabakia hartu du, honela beste hainbat indar politiko, sozial eta sindikalekin bat egin du  Euskal Herriko bakea eta konponbideak bermatzeko.
Iaz, Euskal preso politikoen kolektiboak, prozesu demokratikoak, hausnarketa sakonetatik, erabaki politikoetatik eta hainbat debatetan oinarritzen zela egiaztatu zuen. Orain, Gernikako akordioa eszena demokratikoa emateko “erreferentzia” bihurtu dela eta honek kolektiboaren babesa jasoko duela adierazi du.  “Prozesu hau lortzea ez da batere erraza, ez da edozein konpromiso” jakinarazi du kolektiboak.
Sinatzaileek amnistiara heldu ahal izateko, preso politikoen babesa eskatzen dute. Presoen babesa, Gernikako akordioko sinatzaileen helburu nagusietako bat zen sortu zenetik, duela urte bete. Eman duten komunikatuaren bitartez ofiziala bihurtu da azkenean.
Bultzatzaileek presoen alde egingo dute; presoak beraien etxeetatik hurbilago ekartzeko, gaixorik daudenak askatzeko eta “Parot” legea (kondena luzeak dituzten presoei espetxe zigorra luzatzen duen legea) abolitzeko eskatuz.
Espainiako gobernua “pozik” dago Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartu duen erabakiarekin. “Aurrera pausu handia da” adierazi du Jose Blancok, Espainiako ministro eta PSOEko idazkari nagusiak. Martin Garitano, Euskal Herriko diputatu orokorrak berriz, kartzelaratuek politikan orain arte eduki duten jokabidearekin jarraitzea garrantzitsua dela eta gobernua “zerbait egiten hasteko” ordua dela adierazi du gaur goizean, Tolosako Leidor Antzokian egon den ikastolen irekieran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario