Nafarroan, ‘Geroa Bai’ aurkeztu dute gaur, azaroko hauteskundeetan aparte hartuko duen marka berria. ‘Nafarroa Bai’ osatzen zuten hainbat alderdik sortu dute koalizioa, EAJk, independenteak biltzen duten zabalpenek eta Atarrabia taldeak.
Uxue Barkos izango da koalizioko zerrendaburua, azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan. Hala ere, oraingoz ez dute eman izenik senaturako.
Koalizio berria aurkezteko egin den prentsaurrekoan, Nafarrentzat proiektu eta erreminta eraginkor berria izango dela azaldu du Barkosek. Horrez gain, “Instituzioek orain arte erakutsi ez bezala, gizarteari erantzungo dio”, gaineratu du.
Marka politiko honen izen aldaketa eskubide kontuengatik etorri da, ‘Nafarroa Bai’ erabiltzeko eskubidea Aralarrek baitu.
Koalizioko zerrendaburu izango denak azaldu du, etorkizuneko egitasmo bat dela, berak izenak esaten duenez. Gainera, bake bila datoz, ez dute nahi liskarrik inorekin.
Zortzi urte hauetan, kongresuan egindako lanari jarraipena eman nahi dio marka politiko berriak. Beraien lehentasuna ongizate estatuaren alde lan egitea izango da. Horrela ba, eskuineko alderdiarengandik zein Amaiur koalizioarengandik ezberdin sentitzen dira, helburu ezberdina dutela uste dutelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario