Mostrando entradas con la etiqueta EAJ. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EAJ. Mostrar todas las entradas

viernes, 25 de noviembre de 2011

EAJk eta PPk akordio historikoa sinatu dute

A. Galletebeitia
Jeltzaleek eta popularrek elkarrekin aterako dituzte aurrera 2012ko Bizkaiko aurrekontu publikoak. Gaur da lehen aldia EAJ eta PPk aurrekontu publikoak hitzartu dituztena. Hala ere, desadostasunak agerian gelditu dira sinaduran bertan.

Bizkaiko Batzar Nagusietan gertatu da. Alde batetik Unai Rementeria jeltzaleen bozeramailea eta bestetik, Esther Martinez popularren ordezkaria. Akordioa, Esther Martinezek eta Juan Maria Iruarrizagara eta Juan Maria Aburtua Presidentziako eta Ogasuneko foru diputatuek sinatu dute.

Jeltzaleen esanetan “akordioa ez doa aurrekontuetatik haratago”, akordioa datorren urteko aurrekontuei begirakoa dela azpimarratuz. Popularren esanetan, aldiz, “beharrei erantzun hobea emateko lehen urratsa” dela esan dute.

lunes, 17 de octubre de 2011

Deia.com-eko Josetxu Rodriguezek hitzaldia eman du EHUko Gizarte eta Giza Zientzien fakultatean

Gizarte eta Giza Zientzietako fakultateko KAPUKO 31 taldeak, Deia.com-eko arduraduna den Josetxu Rodriguezen hitzaldia entzuteko plazera izan zuen urriaren 11, asteartean. Mintzaldia goizeko 10:00etan hasi zen 41. ikasgelan eta ordu bete baino gehixeago iraun zuen. Bertan hainbat ikasle batu ziren zerbait ikasteko asmoz.


   Nahiz eta hitzaldia erdaraz izan, ikasleek ongi ulertu zuten lan gogorra dela prentsa digitalean aritzea gaur egun. “Kazetari multimediatikoaren garrantzia” azpimarratu nahi izan zuen Rodriguezek, egungo erredakzio digitaletan “edozein arlo mediatikoan” (artikuluak, bideoak, argazkiak...) aritu ahal izatea.


Aldi berean, egunkari digitalen aurpegi txarrena azaldu nahi izan zuen Rodriguezek. “Betebeharreko egunerokotasunak etengabeko ardura” eta albisteak berritze prozesua antolatzera behartzen ditu kazetariak. Horregatik gertakari bat gertatu bezain pronto, egunkariak haren berri izango du, eta ondorioz, haren irakurleek.

viernes, 30 de septiembre de 2011

Patxi Lopezek presoen hurbiltze baldintzatua eskatu du


 “Euskal Herrian ezagutzen den terrorismoa behin betiko amaitu da, herritarrek eta hiltzaileek mantentzen zuten aliantza bukatua dago” adierazi du Patxi Lopez lehendakariak. 

Duela urte bete, lehendakariak gaurko batzar berdinean ETAko presoak etxera ekartzearen akordioa deuseztatu zuen. Gaur, urtebeteren ondoren, lehendakariak Euskal preso politikoen hurbiltze bat onartu du, baita, kartzela politikan aldaketak egitea ere. Honela, Lopezek “adiskidetasunerako” akordio bat lortzea proposatu du terrorismoari amaiera emateko pausu bezala. 

Lehendakariak politika zigorrerako “adostutako orientazio” baten beharra dagoela adierazi du “beti ere mesede egiten badio presoen birbizartzeari”. Gainera, presoei ETArekin amaitzea eta beraien ahotsa berreskuratuz terrorismoarekin amaitzeko pausuak ematen hastea eskatu die. 

Lehendakariaren hitzaldia bi orduz luzatu da. Bertan, krisialdi ekonomikoren gaia eta bakegintzarena ere jorratu ditu. “Bizikidetza demokratikoarekin engainatuta ” gaudela azaldu du lehendakariak eta etorkizun baterako sistema demokratikoan sartzea aukera bakarra dela nabarmendu du. 

Lopezen hitzak alderdi gehienek epaitu dituzte. Esaterako, Aralar eta EAk  aurrerapauso handia dela diote, baina orain arte ekimenik egin ez izana aurpegiratu diote Lopezi. 
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak, ez du komentariorik egin nahi izan, baina, halere, bake eztabaida “ berandu” heldu dela esan du. Antonio Basagoiti PPko presidenteak berriz, ez direla zigor politikan aldaketarik egiten behar eta mugitu behar dena ETA dela adierazi du.