“Egin dezagun bidea” ekimenak adostutako ordua baino lehen, Donostiak jasaten hasi zen geroago euri zaparradan bihurtuko zen xiri-miria. Antiguako tuneletik baino harago eta La Perla arteko paseoan zain zeuden 27.000 lagunek aterpe edo euritako bila izan ziren manifestaldiarekin bat egin arte.
Hasiera-hasieratik, martxa hasi baino lehen, urrunetik entzun ahal ziren preso eta iheslarien aldeko oihuak, <<Euskal presoak, etxera>>, <<Amnistiarik gabe, bakerik ez>>, <<Presoak kalera, amnistia osoa>> eta <<Ez, ez, ez, dispertsiorik ez>> bezalakoak, ibilbide osoan zehar isildu ez zirenak.
Gaixo larriak eta kondenaren 3/4 –ak beteta dituzten presoak askatzea eskatzen zuten manifestariek, espetxe politikaren krudeltasuna salatuz eta Espainiako Gobernuak atzerakako pausuak ematen ari dela adieraziz, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezen espetxeratzea gertuena izanik.
Mari Feli Etxeandiak eta Beñat Zarrabeitik egin zuten irakurketa, euskal preso politikoen eskubideak errespetatzea eta egoera berezian dauden presoen etxeratzea eskatuz.
Etxeandiak eta Zarrabeitik ekitaldiari amaiera eman eta ordu bat beranduago Donostiako Bulebarrean amaigabeko ilarak sortzen ziren bai autobusak hartzeko, bai kotxea hiriaren erdialdetik ateratzeko.
Elkartasunaz manifestaldira batu ziren pertsonaiak anitzak izan ziren. Maribi Ugarteburu Ezker Abertzaleko kidea, Pello Urizar EAko kidea, Xabier Soto Alternatibakoa, Txiki Muñoz ELAko Idazkari Orokorra izan ziren haien artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario