EAJ, PP eta PSEk hitzarmen bat bermatu dute, non akordio horretan zerrenda bateratua aurkezten den Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) zuzentzeko. Bien bitartean, Eudeleko lehendakaria izango den Ibone Bengoetxea isilik mantentzen izan da bere hautagaitzari buruz. Horrez gain, José Antonio Santano, Irungo alkate sozialista, lehenengo lehendakari orde bezala aukeratuko da eta honekin batera, bigarren lehendakari ordea Javier Maroto, Gasteizeko lehenengo zinegotzia.
Duela egun gutxi sinatu zen hautagaitza hau proposatzeko ituna, hamabost udalerriek osatzen duten zerrenda barne; EAJtako hamar, PSEko hiru eta PPko bi. Horretaz aparte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Eudelen lurralde batzordeko kandidaturak sinatu dira. Arabako buruzagia Maroto bera izango da; Bizkaikoa, Getxoko alkatea, Imanol Landa (EAJ); eta azkenik Gipuzkoakoa, Miguel de los Toyos (PSE), Eibarko alkatea.
Guzti hau, Sabin Etxean sinatu zen.
Egun batzuk barru, hain zuzen, ere Irailaren 20an Durangon, Eudelen batzar orokorra egingo da. Bertan, alde batetik EAJ, PSE eta PP, Bengoetxea buru dutela, eta beste aldetik, alderdi independenteek gobernaturiko herriak, José Luis Navarro dela buru.
No hay comentarios:
Publicar un comentario