Euskal Autonomi Erkidegoko udalen erakundearen (Eudel) zuzendaritza osatzeko akordioa konfirmatu dute EAJk, PSEek eta PPko kideek. Honi esker Bildurekin alderatuz indar gehiago dutela/daukatela erakutsi dute.
Hitzarmenari esker, hiru alderdi politikoak batera aurkeztuko dute hautagaitza irailaren 20ko batzarrean. Sinatuko duten hitzarmenaren arabera, Ibone Bengoetxea EAJko kidea Eudeleko zuzendaritzaren lehendakaria izango da, Jose Antonio Santano (PSEko kide eta Irungo alkatea) presidente ordea eta Jose Maroto (Gasteizeko alkatea eta PPko kidea) bigarren presidenteordea.
Proposamena oraindik ez da guztiz ziurra, ezta Gasteizeko lehendakariaren postua ere . Izan ere, Bilduk bere alderdiko kideren bat aurkezteko aukera du. Halere, Juanjo Arrizabalagak -EA-ko parlamentariak- jakinarazi duenez, Bilduk nolabait parte hartuko du Eudeleko zuzendaritzan.
Bilduk bere partetik, ez daki egiazki Eudelen parte hartuko duen. Alderdiak aurreratu duenez, beraien partaidetza, hautagaitza aurkezteko epe legala baino lehenago jakinaraziko dute. Halere, kideek ziurtatu dutenez, hartuko duten erabakiak ez du zerikusirik izango Udalbiltzan emango diren aldaketekin.
Garbi dago Bilduko kideak ez daudela gustura sortu den koalizio berriarekin. Alderdiko kideek diotenez, koalizioak kanpoan utzi nahi dute berain alderdia. Bilduk ez du amorerik eman eta Euskal herritarren “ interesak” defendatzearren edozein erakundetan parte hartzeko prest daudela adierazi dute. Honez gain, alderdiak gogor gaitzetsi du Jose Egibar, EAJko bozeramaileak egindako adierazpena “botere eremua” lortzearren edozer egiteko kapaz dela esanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario