Ekainak 27an hasi zen epaiketaren kondena gaur jakinarazi dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko laugarren aretoko epaileek. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel izan dira gaurko epaileak.
Ezkerra Abertzaleko buruaz gain, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal ere zigortu dituzte. Hauei, Batasuna legez kanpo utzi ondoren berriro osatu izana leporatzen zaie. Otegi eta Diazentzat hamar urteko zigorra eskatzen dute, Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezentzat berriz zortzi. Moreno, Serra eta Esnali ordea, fiskalek kendutako karguetatik absolbituak izan dira ez izan delako Bateraguneko kide izan direnik demostratu.
Zigorrak nola banatuko ziren azkar zabaldu zen atzo Madrilen. Euskal Herrian aldiz, Donostian zehazki, Bateragune auzian akusatutakoak askatu eta absolbitzeko eskatu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusikoek, EAJ eta Aralarreko botoekin.
Tribunalak aintzakotzat hartuko du kondenatuek ezker abertzaleko talde bateko kide zirela eta ETAren norabide berdintsua jarraitzen zutela indar soberanista indartsuagoak sortzeko estrategia bat diseinatuz.
Epaimahaiak egiazkotzat jotzen du eripetuek beste akusatuengan influentzia izateaz gain, taldearengan bulkada, errespontsabilitate eta koordinazio lanen ardura zutela. Epaiketan, Vicente Gonzalez Mota fiskalak hamar urteko kartzelaratzea mantentzen zuen Otegi eta LABeko idazkari ohiarentzat ETAko kide nabarmen bezala akusatzen baitzituen biak. Verde Esperanza-Voces asoziazioak osatzen zuen akusazio orokorrak berriz, hamalau urteko kartzela zigorra eskatzen zuen Bateragune ETAren laguntzaile zela jakin zuenean. Bien bitartean, defentsak absoluzioa eskatu zuten bere defendatuentzat epaiketa politiko bat zela argudiatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario