Mostrando entradas con la etiqueta Euskal Preso Politikoen kolektiboa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskal Preso Politikoen kolektiboa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Tigresa eta bere bikotea EPPKtik kanpo

                        

Aintzane Gabilondo
EITB.com-ek bere webgunean adierazi duenez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK), Idoia Lopez Riano “tigresa”  eta bere mutila Joseba Arizmendi, kolektibotik egotzi ditu biktimei barkamena eskatu izangatik.

Urte bete pasa da Idoiak Lopezek, banda terroristaren diziplinarekin amaitu zuenetik. Halere, EPPKko kolektiboak gaur arte itxoin du hau kolektibotik botatzeko.

Antena3.com/noticias-ek jakinarazi duenez, kolektiboak, ETAko bi kide hauen kanporatzea EPPKo listen bitartez eman du argitara. Kolektiboak hartu duen erabakiarekin, bi taldekideak presoen solidaritateko esleipena jasotzeari utziko diote, beraien familiak bandako abokatu eta bestelako laguntzetatik kanpo utziko dituzte  eta beste ETAko kide guztiekin harremana edukitzeari utzi beharko diote.

Bi taldekideek sinatutako Damu Gutunarekin Euskal Herriraino hurbiltzea lortu zuten. Halere, beraien ekimen odoltsuak direla eta, biak preso jarraituko dute lehen graduan.

viernes, 30 de septiembre de 2011

Patxi Lopezek presoen hurbiltze baldintzatua eskatu du


 “Euskal Herrian ezagutzen den terrorismoa behin betiko amaitu da, herritarrek eta hiltzaileek mantentzen zuten aliantza bukatua dago” adierazi du Patxi Lopez lehendakariak. 

Duela urte bete, lehendakariak gaurko batzar berdinean ETAko presoak etxera ekartzearen akordioa deuseztatu zuen. Gaur, urtebeteren ondoren, lehendakariak Euskal preso politikoen hurbiltze bat onartu du, baita, kartzela politikan aldaketak egitea ere. Honela, Lopezek “adiskidetasunerako” akordio bat lortzea proposatu du terrorismoari amaiera emateko pausu bezala. 

Lehendakariak politika zigorrerako “adostutako orientazio” baten beharra dagoela adierazi du “beti ere mesede egiten badio presoen birbizartzeari”. Gainera, presoei ETArekin amaitzea eta beraien ahotsa berreskuratuz terrorismoarekin amaitzeko pausuak ematen hastea eskatu die. 

Lehendakariaren hitzaldia bi orduz luzatu da. Bertan, krisialdi ekonomikoren gaia eta bakegintzarena ere jorratu ditu. “Bizikidetza demokratikoarekin engainatuta ” gaudela azaldu du lehendakariak eta etorkizun baterako sistema demokratikoan sartzea aukera bakarra dela nabarmendu du. 

Lopezen hitzak alderdi gehienek epaitu dituzte. Esaterako, Aralar eta EAk  aurrerapauso handia dela diote, baina orain arte ekimenik egin ez izana aurpegiratu diote Lopezi. 
Joseba Egibar EAJko bozeramaileak, ez du komentariorik egin nahi izan, baina, halere, bake eztabaida “ berandu” heldu dela esan du. Antonio Basagoiti PPko presidenteak berriz, ez direla zigor politikan aldaketarik egiten behar eta mugitu behar dena ETA dela adierazi du.


sábado, 24 de septiembre de 2011

Euskal Preso Politikoak Gernikako akordioarekin bat egin dute


Euskal Preso Politikoen kolektiboak (EPPK) “prozesu demokratikoa amaiera-arte bultzatzeko konpromisoa” iragarri du eman duen komunikatuan. Kolektiboak Gernikako akordiora batzeko erabakia hartu du, honela beste hainbat indar politiko, sozial eta sindikalekin bat egin du  Euskal Herriko bakea eta konponbideak bermatzeko.
Iaz, Euskal preso politikoen kolektiboak, prozesu demokratikoak, hausnarketa sakonetatik, erabaki politikoetatik eta hainbat debatetan oinarritzen zela egiaztatu zuen. Orain, Gernikako akordioa eszena demokratikoa emateko “erreferentzia” bihurtu dela eta honek kolektiboaren babesa jasoko duela adierazi du.  “Prozesu hau lortzea ez da batere erraza, ez da edozein konpromiso” jakinarazi du kolektiboak.
Sinatzaileek amnistiara heldu ahal izateko, preso politikoen babesa eskatzen dute. Presoen babesa, Gernikako akordioko sinatzaileen helburu nagusietako bat zen sortu zenetik, duela urte bete. Eman duten komunikatuaren bitartez ofiziala bihurtu da azkenean.
Bultzatzaileek presoen alde egingo dute; presoak beraien etxeetatik hurbilago ekartzeko, gaixorik daudenak askatzeko eta “Parot” legea (kondena luzeak dituzten presoei espetxe zigorra luzatzen duen legea) abolitzeko eskatuz.
Espainiako gobernua “pozik” dago Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartu duen erabakiarekin. “Aurrera pausu handia da” adierazi du Jose Blancok, Espainiako ministro eta PSOEko idazkari nagusiak. Martin Garitano, Euskal Herriko diputatu orokorrak berriz, kartzelaratuek politikan orain arte eduki duten jokabidearekin jarraitzea garrantzitsua dela eta gobernua “zerbait egiten hasteko” ordua dela adierazi du gaur goizean, Tolosako Leidor Antzokian egon den ikastolen irekieran.