Mahmud Abbas lider palestinarra Ramala hirira heldu da eta heroi gisa jaso dute. Botere Palestinar Nazionalaren (ANP) nagusia ikurriña palestinarren eta hari zuzendutako oihuen artean herrialdera heldu da Amman-etik zetorren kotxean.
Eragile askok, haien artean sindikatu lokalak eta Al-Fatah alderdiak, Ramalara bertaratzeko deia egin dute, Mahmud Abbas-eri ongi etorria emateko asmoz. Yaser Arafat lider palestinar historikoaren hilobian lore sorta bat utzi ostean, bertan zeuden milaka jarraitzaileei zuzendu zaie Abbas: “Zalantzan ez jarri mundu osoak zuen historia, zuen sufrimendua, zuen borroka eta zuen nahiak, ohoreez eta duintasunez lorturikoak, entzun dituenik”.
Hainbat belaunaldietan bizitako sufrimenduari nolabaiteko amaiera antzematen du Abbas-ek. NBE-ri egindako eskaintzan beharrezko etorkizun bat ikusten du liderrak, bere herriaren nolabaiteko askatasunarentzat etorkizuna. “Badago udaberri arabiar bat, baina baita heldu da ere udaberri palestinarra”, esan du Abbas-ek. Herri erresistentziaz eta erresistentzia baketsuaz helburuak lortu daitezkeen udaberria dela gaineratu du.
Abbas Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrean izan zen pasa den ostiralean, erakunderako Palestinaren eransketa eskatuz. Palestina NBE-ren parte izateko eskubide osoa duela adierazi zuen Abbas-ek, palestinar sarriren bozgorailu gisa izanik. Mahmud Abbas-en eskaera ofiziala egin da Nueva York-en NBE-ren idazkari orokorrari, Ban Ki-Mooni, NBE-ri Palestinaren bat egitearen eskaera transmititu zaionean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario