Mostrando entradas con la etiqueta amnistia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta amnistia. Mostrar todas las entradas

miércoles, 12 de octubre de 2011

Torturatuen senideek pankarta zuriarekin Marlaska jaso dute

M. Ezkerro
Iruñean, Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak etika judizialari buruzko hitzaldi bat burutzen izan da. Mahai borobil bat izan da hitzaldi burutzeko modua, “Ética y Equidad. Toma de Decisiones” lelopean.
   Nafarroako torturatu askoren senideak hitzaldia ospatzen zen hotelaren aurrekaldean izan dira Marlaskaren agerpenaren kontrako protesta bat burutzeko prest. Aldi berean, senideek pankartan islaturiko galdera epaileari transmititu nahi izan diote: “Marlaska, inkomunikatzea eta torturatzea justizia etikoa al da?”.
   Torturatuen senideek ez dute aukerarik izan pankarta ageri zen galdera epaileari transmititzeko edota idatzita agerian uzteko. Polizia espainiolak senideei debekatu diete 20 pertsona baino gehiagoko taldetan batzea eta pankarta erakustea. Beraz, elkartasunaz baturikoek 19 pertsonetako taldetan batu egin ziren pankarta atzeko aldetik erakutsiz, zuriz zegoena.
   Euskal Herrian gauzatzen diren torturak salatzeko arduraduna Jose Maria Compains abokatua izan da, “erabat seguru” dagoela poliziaren eremuetan “tortura kasu oso larriak existitzen” direla.

Plazara!


 M. Ezkerro

Eleak mugimenduak antolatutako Plazara! ekimenak, eskubide zibil eta politikoen aldeko plataforma lokalak, espero baino emaitza hobeagoak izan ditu. Kalearen erabilera publikoa aldarrikatu nahi zuen ekimen horrek, protestarako, komunikaziorako edota ospakizunerako.


Partaide bakoitzak aulki bat hartu eta Gasteizko Foru enparantzara abiatu da. Bertan, prozesu politikoaren arlo ezberdinak aztertu eta eztabaidatzeko asmoz borobil ezberdinak sortu dituzte partaideek. Asanblada edota mahai borobil baten antzera funtzionatu egin da.


Udaletxeak enparantza aulkiekin okupatzeko debekatu arren, ez da ez poliziarik agertu ezta arazorik egon ere.


Burututako ekitaldian <<salbuespen legeak>> bertan behera uztea eskatu du Plazara! Ekimenak. Eskubideen zapalketaren inguruko ikerketa eta epaiketa proposatu du Plazara!-k, estatuari herri epaiketa egitea proposatuz.

sábado, 24 de septiembre de 2011

Euskal Preso Politikoak Gernikako akordioarekin bat egin dute


Euskal Preso Politikoen kolektiboak (EPPK) “prozesu demokratikoa amaiera-arte bultzatzeko konpromisoa” iragarri du eman duen komunikatuan. Kolektiboak Gernikako akordiora batzeko erabakia hartu du, honela beste hainbat indar politiko, sozial eta sindikalekin bat egin du  Euskal Herriko bakea eta konponbideak bermatzeko.
Iaz, Euskal preso politikoen kolektiboak, prozesu demokratikoak, hausnarketa sakonetatik, erabaki politikoetatik eta hainbat debatetan oinarritzen zela egiaztatu zuen. Orain, Gernikako akordioa eszena demokratikoa emateko “erreferentzia” bihurtu dela eta honek kolektiboaren babesa jasoko duela adierazi du.  “Prozesu hau lortzea ez da batere erraza, ez da edozein konpromiso” jakinarazi du kolektiboak.
Sinatzaileek amnistiara heldu ahal izateko, preso politikoen babesa eskatzen dute. Presoen babesa, Gernikako akordioko sinatzaileen helburu nagusietako bat zen sortu zenetik, duela urte bete. Eman duten komunikatuaren bitartez ofiziala bihurtu da azkenean.
Bultzatzaileek presoen alde egingo dute; presoak beraien etxeetatik hurbilago ekartzeko, gaixorik daudenak askatzeko eta “Parot” legea (kondena luzeak dituzten presoei espetxe zigorra luzatzen duen legea) abolitzeko eskatuz.
Espainiako gobernua “pozik” dago Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartu duen erabakiarekin. “Aurrera pausu handia da” adierazi du Jose Blancok, Espainiako ministro eta PSOEko idazkari nagusiak. Martin Garitano, Euskal Herriko diputatu orokorrak berriz, kartzelaratuek politikan orain arte eduki duten jokabidearekin jarraitzea garrantzitsua dela eta gobernua “zerbait egiten hasteko” ordua dela adierazi du gaur goizean, Tolosako Leidor Antzokian egon den ikastolen irekieran.