domingo, 18 de septiembre de 2011

Arantza Zulueta abokatua libre utzi dute fiantzapean

Espainiako Auzitegi Nazionalak ezeztatu du Fernando Grande-Marlaska epaileak Arantza Zulueta abokatu euskaldunari ezarri nahi zion zigorra. Uztailak 14tik espetxean zegoen abokatua libre utzi dute 60.000 €-ko fiantzapean. Uztailak 13an Guardia Zibilak Zulueta atxilotu zuen Hernanin, ETArekin zerikusia zuelakoan.
   Jadanik, birritan atxilotu dute abokatu euskalduna. 2010eko apirilak 19an espetxeratu zuten <<Halboka>> komanduarekin zerikusia zuela egotziz. Orduan, beste 60.000 €-ko fiantzapean askatu zuten 2010eko abenduak 2an.


   Oraingoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak, delitu berdinarengatik bigarren aldiz epaitua izan dela argudiatuta eta kalean izan zen zazpi hiletan ez duela <<talde terroristaren aldeko delituzko ekintzarik egin>> kontuan hartuta, Arantza Zuluetaren askatasuna baieztatu du. 
   Grande-Marlaskak euskal presoen defentsan diharduten hamar bat lagun atxilotzea agindu zion Guardia Zibilari aurreko apirilean. Haien artean, Arantza Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza abokatuak, Naia Zurriarain eta Etxerateko bozeramailea, Saioa Agirre. Guztiei talde armatuaren parte izatea leporatzen diete eta abokatuei, zehazki, ETAren aginduz euskal presoak kontrolatu nahi izatea.
   Eskubideak dio, Euskal Herriko Abokatuen Elkarteak, Arantza Zuluetaren espetxeratzea <<Grande-Marlaska epailearen obsesioaren parte izan dela, normalean disidente politiko euskaldunak defenditzen dituzten abokatuak atxilotu eta espetxeratzearen obsesioaren parte>>.

No hay comentarios:

Publicar un comentario