lunes, 26 de septiembre de 2011

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ofizialki Gernikako Akordioarekin bat egin du

Gernikako Akordioa sortu zenetik urtebetera Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) prozesu demokratikoa burutzeko bake eta demokrazia hitzartu zuen akordiora batu egin da. Kolektiboaren ordezkari gisa Jon Agirre Agiriano eta Gloria Rekarte euskal preso politiko ohiak sinatu egin dute Gernikako Akordioa.
            Gernikan bertan, Akordioa sortu zen herri berdinean, sinatu dute Agirrek eta Rekartek, Lizeo Antzokian. Bilduko Jose Mari Gorroñok, Gernikako alkateak, ongi etorria eman die Gernikako Akordioarekin bat egin duten eta Lizeo Antzokira bertaratu diren eragile politiko, sindikal, kultural eta sozialei. Alkateak berak eraman du Akordioaren dokumentua Lizeo Antzokira, EPPK-k sinatu zezan.
GARA eta BERRIA egunkariei helarazitako dokumentuan, EPPK-k, estatuek inposatzen dizkieten muga eta traba guztien gainetik, <<Gernikako Akordioaren baitan eta Gernikako Akordioaren edukiaren arabera, prozesu demokratikoan aurrera bultzatzeko konpromiso irmoa>> adierazi du.
Aterabide demokratikoaren aldeko agiria erreferentziatzat dauka EPPK-k, <<Euskal Herriak bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidearen onarpena>> eta horren bermearen alde agerraraziz. Aldi berean, gaixo larrien etxeratzea, Parot Dotrinaren arabera kondenaren 3/4 –ak beteta dituzten presoak askatzea, 40 urteko espetxealdiaren legea bertan behera uztea eta sakabanaketaren amaitzea eskatu du Kolektiboak.
Presoen kolektiboak Gernikako Akordioaren eragileen hogeita hamarrekoari haren esfortzu osoa ematearen nahia transmititu nahi izan die. Iritziak konpartitu eta prozesuaren garapenean EPPK-k jardun normalizatu bat izan dezan, bilerak antolatzearen nahiak espetxe politikak zapuztu izan ditu. Mercedes Gallizo Espetxe Erakundeetako zuzendariarekin bilerak izateko baimena ez dute lortu, baina traba guztien gainetik Akordioaren sinatzaileak EPPK-rekin kontaktuan jarri dira egitasmoa errealitate bihurtzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario