Miramar Jauregian (Donostian) aurkezteko agerraldia egin dute EA, Alternatiba eta ezkerra abertzaleak. Sortuko duten koalizioaren izena “Amaiur” izango dela baieztatu dute. Alderdi guztiek onespena eman diote koalizioaren izenari.
Koalizioa helburu bakarrarekin aurkeztuko da hauteskundeetara; Espainiar kongresu eta senatuan Euskal Herriari dagozkion eskubideak aldarrikatzea. Koalizioak adierazi duenez, Euskal Herritarren borondate demokratikoa errespetatzeko eskakizun demokratikoa defendatzean, kontutan edukiko dute Nafarroako politika egoera eta nafarren erabakiak.
Oskar Matute (Alternatiba), Rebeka Ubera (Aralar), Pello Urizar (EA) eta Idoia Aiastuik (ezkerra abertzalea) azaldu dute akordioa. Hauez gain, beste aurpegi batzuk ere ikus zitezkeen ekimenean; hala nola; Nestor Basterretxea eskultorea, Arkaitz Estiballez eta Julio Soto bertsolariak, Kandido Zubikarai preso ohia edota Maitane Larrauri, Lekeitioko alkatesa beste batzuen artean.
“Euskal Herriaren ordezkari bezala azalduko gara Madrilen” hitzeman dute koalizioko kideek. Gehitu dutenez, lan egingo dute bake prozesu eta irtenbide demokratikoetan oinarritutako aldaketa politiko eta sozial baten bitartez, Euskal Herriak estatu espainiarrarekin duen etengabeko gatazkarekin amaitzeko. “Errekonozimendua, bakea eta eskubideak” aldarrikatu dituzte Gernikako akordioan jasotako baldintza guztiak betetzeko asmoz.
Aliantza berria oraindik ere ez da guztiz ofiziala. Koalizioa berriaren izena eta logotipo ofizialak urriak 2an aurkeztuko dituzte Baluarten, Iruñan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario