Mostrando entradas con la etiqueta Espainiako Gobernua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Espainiako Gobernua. Mostrar todas las entradas

domingo, 6 de noviembre de 2011

Polizia espainiolak Joseba Comapains fisikoki erasotu du


M. Ezkerro
Ostegun gauean, Joseba Compains Senaturako Amaiurren hautagaiaren arabera, zortzi pertsona inguru bildu ziren Iruñeako Iturrama auzoan. Hauteskunde-kanpaina hasi berria zenez, Amaiurren aldeko hainbat kartel itsasteko asmoa zuten.


Kartelak itsasten ari zirela, presentzia polizialaz ohartuta, baldintza horretan kartelak ez itsasteko erabakia hartu zuten, Compains-en arabera. 0.45ak inguru, gris koloreko auto bat abiadura bizian taldearengana abiatu zen. <<Egoerarengatik izututa>>, taldea korrika batean banandu zen.


Kotxetik kalez jantzitako bi polizia jeitsi eta Compains geldiarazi zuten. Ezer esan barik, hiru zaplasteko eman eta <<esto es brutalidad policial>> oihukatzen zioten Compainsi lurrean atxikitzen zuten bitartean. Era berean, Euskal Herriko prozesuan ez zutela sinisten eta <<tenemos una bala para cada uno de vosotros>> esan zioten.


   Ordu erdi atxiki egin zuten Compains, Polizia espainiolaren furgoneta heltzen zen bitartean. Identifikatu ondoren, askatu eta etxera bidali zuten etxera joaten ez bazen plaka-zenbakia aurpegian tatuarik eramango zuela esanez.

lunes, 24 de octubre de 2011

Lopezek Gobernuarekin kolaboratuko du ETAko presoak birsozializatzeko proiektuan


 

Aintzane Gabilondo

Lopezek Iñigo Urkullu, EAJko presidentearekin eduki duen batzarrean argitara eman du bere bilera erronda nolakoa izango den.
Batzarrean Lehendakariak, Espainiako Gobernuarekin “kolaboratuko” duela aurreratu du, ETAko presoak birsozializatzeko proiektuan .  Lopezek proiektuarekin aurrera jarraituko duela adierazi du, beti ere, “indarrean dagoen legalitatean eta demokrazian integratzeko nahia erakusten badute”.  

Lehendakariak indar politiko eta sozialekin akordioak lortzen saiatuko dela adierazi du. Halere, honek dioenez, Espainiar hauteskundeak  duten testuinguruak “zailtasunak gehitzen dizkio beharrezkoak diren erabakia bateratuak hartzeko”. 

Lopezek, Politika orokorreko plenoan Euskal Parlamentuak aurkeztu zuen dekalogoa defendatzen duela jakinarazi du. 

Lehendakariak,  prozesu honetako “urgentzia desegokiak” ukatu ditu “berrogehi urte baino gehiagoz momenturen zain egon diren pertsonek biolentziaren benetako desagertze definitiboa frogatu dezaten”

jueves, 20 de octubre de 2011

ETAk bere jardun armatuaren behin-betiko amaiera iragarri du

M. Ezkerro

Gaur, arratsaldeko zazpiak inguru, Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuak bere jardun armatuaren behin-betiko amaiera iragarri du.

Publiko egindako komunikatuan, ETAk jakinarazi nahi zuen Euskal Herrian burututako Nazioarteko Konferentzia <<garrantzi politiko handiko ekimena dela>>. Hurak, <<gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du>>.

Aldi berean, Euskal Herrian mendetako gatazka politikoari konponbide <<justu eta demokratiko>> bat emateko, aro politiko berri bat zabaltzen ari dela adierazi du. <<Elkarrizketak eta akordioak>> ezaugarritu behar dute aro berria, antolakunde armatuaren ustetan.

<<Ez da bide erraza izan>>

<<Borrokaren gogorrak>> betirako, espetxetara edota erbestera eraman dituen lagunei, ETAk <<aitortza eta omenaldirik sentituena>> eskaini nahi izan die. Halaber, oraindik dirauen zapalkuntza eta errepresioaren aurrean jazotako lorpen bakoitza <<euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaitza>> izango dela dio.

Horrela, ETAk <<jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du>>, Espainia eta Frantziako gobernuei dei eginez, konponbidea gauzatzeko elkarrizketa prozesua zabaldu dezaten. Era berean, ETAk euskal gizarteari dei egiten dio honako prozesuan parte hartu dadin, <<bake eta askatasun agertoki bat sortu arte>>.