Mostrando entradas con la etiqueta Gobernu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gobernu. Mostrar todas las entradas

viernes, 18 de noviembre de 2011

Botoak eskatzeko denbora agortzear dute politikariek

A. Galletebeitia

Gaur gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina. Ordu batzuk baino ez dira falta hauteskundeen kanpainari egur esateko eta hausnarketa egunari txanda emateko. Izan ere igandean hauteskunde orokorrak izango dira.

Alderdi gehienek Bilbon egingo dute kanpaina ixteko ekitaldia. Kanpainak ez dira hain eraginkorrak, izan ere, adituen esanetan “populazioaren %10 soilik erabakitzen du kanpainekin nori eman bozka”.

Inkesten arabera Mariano Rajoi, PPko presidentea, izango da presidente berria. Euskal alderdian artean berriz, inkestek diote oso parekatuak egongo direla.

Gobernu berriak egoera ekonomiko honi irtenbidea emateko ardura izango du, baita bakegintzan urratsak ematekoa ere, izan ere, hauteskunde egunean hilabete beteko du ETAk ekintza armatuak bertan bera usteko erabakiak.

viernes, 21 de octubre de 2011

Berri bat, titular ezberdinak eta milaka iritzi

A. Galletebeitia
Atzokoa letra larriz idatzi beharreko dela ikusi dugu gaur egunkarietan. Egunkari guztietako titularra da. Denek irakurri nahi dutena. Kioskoetan, estankoetan zein okindegietan egunkari asko bukatu egin dira.

Amaiera, bakea, aro berria… horiek izan dira egunkarien azaletan gehien nabarmendu diren hitzak. Baita hildako biktima gehienen izenak ere.

Berriako titularrak honela dio: “ETAk armak utzi ditu”. Aldiz, El Mundoren azalean “ETA alardea de sus asesinatos y emplaza al Gobierno a negociar” irakur daiteke, hau da, ETAk harro dagoela egin duten hilketa guztiez eta  Gobernuari dei egiten diola negoziatzeko.

Ez dabil beste konturik kalean. Hori bai, titularretan bezala, denetariko iritziak daude; “sasoia” dela diote batzuek, besteek berriz, sinesgaitzago daude.

Egun berri bat, aro berri bat

A. Galletebeitia
Hogeita lau ordu ere ia ez dira pasa hitzok jaso genituenetik eta ETAk eginiko adierazpena bezain garrantzitsua da urrats horrek jaso duen erantzuna.
Aro berri bati ekiteko lehendakariak guztiekin hitz egin nahi du. Estatu Batuetatik etorri eta goizean premiazko bilera egin du lehendakaritzan.

Bileraren ostean, lehendakariaren hitz nagusia “elkarrizketa” izan da. Lehendakariak, Gobernua eta Bilduren ostean hitz egin du prentsa aretoan. Bertan elkarrizketa txanda bati ekingo diola iragarri du. Elkarrizketa txanda “berehala” hasteko asmoa du Patxi Lopezek. Alderdi politiko guztiekin hitz egin nahi du, baita koalizio politikoekin ere eta, beraz, baita Bildurekin ere.

“Heldu da egun handia. Euskaldunon amets gaiztoa amaitu da. ETAk bere porrota onartu du, eta hau demokraziaren eta askatasunaren garaipena da”, esan du Patxi Lopez lehendakariak prentsa aretoan.

sábado, 8 de octubre de 2011

Aznarren hitzak aintzat ez hartzea proposatu du Iñigo Urkulluk

Aitziber Galletebeitia
Herenegun Jose Maria Aznarrek hitz egin zuen, eta atzo erantzunak entzun behar izan zituen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburua den Rodolfo Aresena esaterako.

Aresen esanetan; “ETAri keinuren bat egin dezan erreguka aritzea leporatu zien Aznarrek PSOEri eta Zapaterori”. Bere ustetan hitz horiek “miserableak eta onartezinak” dira, horregatik esandakoa zuzentzeko exijitu dio Gobernuko presidente ohiari.
Iñigo Urkullu buruzagi jeltzaleak uste du Aznarrek esandakoak “PPk bakegintzan duen politika baldintzatu dezakeela etorkizunean”. “Onena hitzok alde batera utzi eta politikariek indarkeriaren amaieraren alde jarraitzea” dela gaineratu du Urkulluk.