domingo, 30 de octubre de 2011

-Gaixotasun luze batek eraman du Juan Mari Bandres abokatu gipuzkoarra

- Patxi Lopez: "Egun bizi dugun egoeran, erreferentea izan da guztiontzat"
- Gaixotasunak garaitua
A. Galletebeitia

Juan Mari Bandres Euskadiko Ezkerrako sortzailea eta presidente ohia hil zen ostiralean, urriak 28, Donostian. 79 urte zituen eta gaixotasun luze baten ostean zendu da. Ibilbide luzea izan zuen politikan; diputatua, senataria, parlamentaria eta eurodiputatua izan zen. Burgoseko prozesuan ere parte hartu zuen.

Giza eskubideen alde eginiko lanagatik hainbat sari jaso zituen, horietako batzuk nazioartekoak. Sari horien artean Olof Palme saria jaso zuen. Azkena, Eusko Jaurlaritzak lan onaren saria eskaini zion 2009an. Ordurako gaixo zegoen eta ezin izan zuen berak jaso oroigarria.

Haren ibilbidea askok goraipatu dute, lehendakariak berak, esate baterako. “Bakearen eta askatasunaren alde egindako lana” azpimarratu du. Guztiontzat erreferente izan dela esan du Patxi Lopezek, eta are gehiago, egun bizi dugun garai berrian.

Patxi Lopez: "40 urteko indarkeria ezin da arrapaladan hamar egunetan konpondu"

A. Galletebeitia

Euskadiko alderdi sozialistak batzorde nazionalaren bilera berezia egin du gaur. Lehena ETAk indarkeriaren behin-betiko amaiera iragarri zuenetik. Bertan lehendakariak hainbat gauza esan ditu, horien artean, ETA ez dela nahita gelditu, sozialistek eta milaka herritarrek derrigortu dutela gelditzera.

Lehendakariak dio ez dutela onartuko abertzaleen asmo partikularrak Euskadi berdinak diren bi zatitan banatzea. Kontrakoa da Lopezen asmoa, guztiek bat eginda bizitzea, kontsensua eta elkarrizketaren bidetik. “Aurrera egin beharra” dagoela esan du lehendakariak, baina “presarik gabe, 40 urteko indarkeria ezin delako arrapaladan hamar egunetan konpondu”.

Lehendakariari ez zaio bat ere gustatu ETAren amaieraren ostean alderdi abertzaleek erakutsitako jarrera. Autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea bezalako gaiak berriro mahai gainean jartzeak “zatiketa baino ez luke ekarriko” Lopezen ustez. Horren aurrean, herritarren batasunaren aldeko apustua egiten du berak.

viernes, 28 de octubre de 2011

Likona eta Gojenola lekeitiarrak libre geratuko dira fidantzapean

A. Galletebeitia

Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenola lekeitiarrak etxera doaz fidantzapean. Likonak 12.000 euroko fidantza ordaindu beharko du eta 10.000 eurokoa Likonak. Beraien familiak dagoeneko fidantzak ordaintzen dabiltza. Epaitegitik pasatuko direla ere jakitera eman dute. Gaur arratsaldean edo bihar goizean geratu daitezke libre bi gazte lekeitiarrak.

Gaizka Likona, 2010eko maiatzaren 6an atxilotu zuten Lapurdin beste hiru gazterekin batera. Segi gazte mugimenduaren kontra egindako polizi operazioaren baitan egin zituzten atxiloketak. 2009ko azaroan, Espainiako Polizia eta Guardia Zibilak lau gazteak atxilotzen saiatu ziren baina ez zuten lortu. “Bizitza erabat publikoa eta normala” egiten saiatu ziren arren, harrapatu egin zieten.

Zuriñe Gojenola, 2010eko ekainaren 10ean atxilotu zuten Erroman (Italia), Fermin Martinez eta Artzai Santestebanekin batera, Segiko kide izatea egotzita. Erroman espetxeratuak izan ziren, urriaren 15an euro-agindua onartu zutenera arte. Auzitegi Nazionalak hirurei leporatzen zieten “erakunde terroristaren kide” izatea.

jueves, 27 de octubre de 2011

Hamalau urtez zintzilik zegoen kartela kendu dute Bizkaiako Foru jauregiko balkoitik



Aintzane Gabilondo
Bizkaiako Foru jauregiko balkoitik zintzilikatuta zegoen “Bakea behar dugu” kartela kendu dute, ETAk behin betiko etena iragarri du eta.

Bizkaiko diputatu jeneralak, Jose Luis Bilbaok, Jose Alberto Pradera eta Josu Bergarak kendu dute kartela, hamalau urte bertan eman ondoren. Ekitaldia txalaparta hotsen artean eman da. Gobernu Foraleko kideak, Juntetako presidentea den Ana Madariaga eta juntetako talde guztiak egon dira.  Bildu ez da izan.

“Memoria” sor dietela eta sufritu duten min guztia berain oroimenean geldituko dela adierazi du Jose Luis Bilbaok. Gehitu duenez, hemendik aurrera “denoi tokatzen zaigu gure gizarteak behar dituen hiru zutabe nagusiak: gizartearen ongizatea,  bizikidetza definitzen dituen baloreak eta etorkizun ekonomiko arrakastatsu eta bideragarria lortzeko lan egitea”.

lunes, 24 de octubre de 2011

Lopezek Gobernuarekin kolaboratuko du ETAko presoak birsozializatzeko proiektuan


 

Aintzane Gabilondo

Lopezek Iñigo Urkullu, EAJko presidentearekin eduki duen batzarrean argitara eman du bere bilera erronda nolakoa izango den.
Batzarrean Lehendakariak, Espainiako Gobernuarekin “kolaboratuko” duela aurreratu du, ETAko presoak birsozializatzeko proiektuan .  Lopezek proiektuarekin aurrera jarraituko duela adierazi du, beti ere, “indarrean dagoen legalitatean eta demokrazian integratzeko nahia erakusten badute”.  

Lehendakariak indar politiko eta sozialekin akordioak lortzen saiatuko dela adierazi du. Halere, honek dioenez, Espainiar hauteskundeak  duten testuinguruak “zailtasunak gehitzen dizkio beharrezkoak diren erabakia bateratuak hartzeko”. 

Lopezek, Politika orokorreko plenoan Euskal Parlamentuak aurkeztu zuen dekalogoa defendatzen duela jakinarazi du. 

Lehendakariak,  prozesu honetako “urgentzia desegokiak” ukatu ditu “berrogehi urte baino gehiagoz momenturen zain egon diren pertsonek biolentziaren benetako desagertze definitiboa frogatu dezaten”

viernes, 21 de octubre de 2011

Berri bat, titular ezberdinak eta milaka iritzi

A. Galletebeitia
Atzokoa letra larriz idatzi beharreko dela ikusi dugu gaur egunkarietan. Egunkari guztietako titularra da. Denek irakurri nahi dutena. Kioskoetan, estankoetan zein okindegietan egunkari asko bukatu egin dira.

Amaiera, bakea, aro berria… horiek izan dira egunkarien azaletan gehien nabarmendu diren hitzak. Baita hildako biktima gehienen izenak ere.

Berriako titularrak honela dio: “ETAk armak utzi ditu”. Aldiz, El Mundoren azalean “ETA alardea de sus asesinatos y emplaza al Gobierno a negociar” irakur daiteke, hau da, ETAk harro dagoela egin duten hilketa guztiez eta  Gobernuari dei egiten diola negoziatzeko.

Ez dabil beste konturik kalean. Hori bai, titularretan bezala, denetariko iritziak daude; “sasoia” dela diote batzuek, besteek berriz, sinesgaitzago daude.

Egun berri bat, aro berri bat

A. Galletebeitia
Hogeita lau ordu ere ia ez dira pasa hitzok jaso genituenetik eta ETAk eginiko adierazpena bezain garrantzitsua da urrats horrek jaso duen erantzuna.
Aro berri bati ekiteko lehendakariak guztiekin hitz egin nahi du. Estatu Batuetatik etorri eta goizean premiazko bilera egin du lehendakaritzan.

Bileraren ostean, lehendakariaren hitz nagusia “elkarrizketa” izan da. Lehendakariak, Gobernua eta Bilduren ostean hitz egin du prentsa aretoan. Bertan elkarrizketa txanda bati ekingo diola iragarri du. Elkarrizketa txanda “berehala” hasteko asmoa du Patxi Lopezek. Alderdi politiko guztiekin hitz egin nahi du, baita koalizio politikoekin ere eta, beraz, baita Bildurekin ere.

“Heldu da egun handia. Euskaldunon amets gaiztoa amaitu da. ETAk bere porrota onartu du, eta hau demokraziaren eta askatasunaren garaipena da”, esan du Patxi Lopez lehendakariak prentsa aretoan.