viernes, 21 de octubre de 2011

Egun berri bat, aro berri bat

A. Galletebeitia
Hogeita lau ordu ere ia ez dira pasa hitzok jaso genituenetik eta ETAk eginiko adierazpena bezain garrantzitsua da urrats horrek jaso duen erantzuna.
Aro berri bati ekiteko lehendakariak guztiekin hitz egin nahi du. Estatu Batuetatik etorri eta goizean premiazko bilera egin du lehendakaritzan.

Bileraren ostean, lehendakariaren hitz nagusia “elkarrizketa” izan da. Lehendakariak, Gobernua eta Bilduren ostean hitz egin du prentsa aretoan. Bertan elkarrizketa txanda bati ekingo diola iragarri du. Elkarrizketa txanda “berehala” hasteko asmoa du Patxi Lopezek. Alderdi politiko guztiekin hitz egin nahi du, baita koalizio politikoekin ere eta, beraz, baita Bildurekin ere.

“Heldu da egun handia. Euskaldunon amets gaiztoa amaitu da. ETAk bere porrota onartu du, eta hau demokraziaren eta askatasunaren garaipena da”, esan du Patxi Lopez lehendakariak prentsa aretoan.

jueves, 20 de octubre de 2011

ETAk bere jardun armatuaren behin-betiko amaiera iragarri du

M. Ezkerro

Gaur, arratsaldeko zazpiak inguru, Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuak bere jardun armatuaren behin-betiko amaiera iragarri du.

Publiko egindako komunikatuan, ETAk jakinarazi nahi zuen Euskal Herrian burututako Nazioarteko Konferentzia <<garrantzi politiko handiko ekimena dela>>. Hurak, <<gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du>>.

Aldi berean, Euskal Herrian mendetako gatazka politikoari konponbide <<justu eta demokratiko>> bat emateko, aro politiko berri bat zabaltzen ari dela adierazi du. <<Elkarrizketak eta akordioak>> ezaugarritu behar dute aro berria, antolakunde armatuaren ustetan.

<<Ez da bide erraza izan>>

<<Borrokaren gogorrak>> betirako, espetxetara edota erbestera eraman dituen lagunei, ETAk <<aitortza eta omenaldirik sentituena>> eskaini nahi izan die. Halaber, oraindik dirauen zapalkuntza eta errepresioaren aurrean jazotako lorpen bakoitza <<euskal herritarren ahalegin eta borrokaren emaitza>> izango dela dio.

Horrela, ETAk <<jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du>>, Espainia eta Frantziako gobernuei dei eginez, konponbidea gauzatzeko elkarrizketa prozesua zabaldu dezaten. Era berean, ETAk euskal gizarteari dei egiten dio honako prozesuan parte hartu dadin, <<bake eta askatasun agertoki bat sortu arte>>.

martes, 18 de octubre de 2011

Urrutiko intxaurrak hamalau, bertara joan eta lau

Arte Ederretako fakultatean zegoen Ekinbus autobusa goizeko bederatziak inguruan. Ordutegiak direla eta, bertan ez zeuden ekintzaileak eta ezin izan da jendearen ikusmina bizi. Baina aipatzekoa da atzo eguerdi inguruan, Odontologiako fakultatean zegoen jende kopurua.
Emprendebus- ekinbus autobusa atzo  heldu zen Leioako Campusera eta Odontologiako fakultatuan egon zen.  Gaur berriz, Arte Ederretakoan aurkitu dugu. Bihar ere bertan egongo da eta 20 eta 21 bitartean Mikel Laboa Plazan egongo da.
Autobus hau, Emprendedores-zitek elkarteak sortu duen programa baten zati da. Bizkaiko Campuseko unibertsitate- komunitateari negozio edo enpresa bat eraikitzen laguntzen duen programa da.  
Zitek mintegiak bi helburu ditu programa honekiko; alde batetik unibertsitate komunitatean kultur ekintzailea bultzatzea eta bestetik, enpresa berri eta oinarri teknologikoak lortu ditzaketen ikerketei laguntzea.


Bertan zeudenen erantzuna; “Egia esan ez dakit zergatik dagoen hor, badakit emprendedoresek bultzatzen duela baina ez dakit zertarako”. Hori izan da bertako erantzun ohikoena.Gehienek proiektua zertaz doan ez badakite ere, esan beharrekoa da, programak fakultate guztietan esku-orriak banatu dituela, programaren helburu eta ekintzak azalduz
Ekintzan parte hartu izanagatik sarituak egongo dira. Autobusa eta programaren inguruko ekintza eta ekintzaileak 11.00tik 15.00rarte egongo dira ikusgai Arte Ederretako Fakultatean. Hurrengo egunetan ere ordutegi berbera izango du.

lunes, 17 de octubre de 2011

Istiluak, zaurituak eta atxilotuak Erroman

 M. Ezkerro
Kaosenlared.net-en twitterrak honela dio: “Disturbios y enfrentamientos con la Policía en las manifestaciones de Roma: Un grupo de entre 30 y 40 jóvenes...”. “Haserretuen mugimenduak” edota U-15 mugimendua bezalaxe ezaguna den ekimenak pasa den larunbatean mundu osoko hirietan antolatutako manifestaldiak zirela eta, Erroman hainbat istilu izan ziren.


Berri agentzien arabera, 30 eta 40 arteko gazteren eskutik gertatu ziren istiluak. Barne-arazoetako Ministerioan sartu ziren hainbat enfrentamendu sortuz. Defentsa Ministerioan sartzen saiatu ziren, bertara paperezko lehergai bat jaurtiz. Azkenik, Ogasun Ministerioan etxeko lehergailu bat lehertarazi zuten.


Manifestaldian istiluak konstanteak izan ziren “gazteen” eta Poliziaren artean. “Bloke beltzak” bezala ezagutzen da talde hori eta auto, denda eta kutxazain automatiko anitz saboteatu dituzte. Zauritu bat eta lau atxilotu izan dira “Corriere della Sera” egunkariaren arabera.

Deia.com-eko Josetxu Rodriguezek hitzaldia eman du EHUko Gizarte eta Giza Zientzien fakultatean

Gizarte eta Giza Zientzietako fakultateko KAPUKO 31 taldeak, Deia.com-eko arduraduna den Josetxu Rodriguezen hitzaldia entzuteko plazera izan zuen urriaren 11, asteartean. Mintzaldia goizeko 10:00etan hasi zen 41. ikasgelan eta ordu bete baino gehixeago iraun zuen. Bertan hainbat ikasle batu ziren zerbait ikasteko asmoz.


   Nahiz eta hitzaldia erdaraz izan, ikasleek ongi ulertu zuten lan gogorra dela prentsa digitalean aritzea gaur egun. “Kazetari multimediatikoaren garrantzia” azpimarratu nahi izan zuen Rodriguezek, egungo erredakzio digitaletan “edozein arlo mediatikoan” (artikuluak, bideoak, argazkiak...) aritu ahal izatea.


Aldi berean, egunkari digitalen aurpegi txarrena azaldu nahi izan zuen Rodriguezek. “Betebeharreko egunerokotasunak etengabeko ardura” eta albisteak berritze prozesua antolatzera behartzen ditu kazetariak. Horregatik gertakari bat gertatu bezain pronto, egunkariak haren berri izango du, eta ondorioz, haren irakurleek.

Libre gelditu dira argazki etarrak zintzilikatu zituzten kaskagorriko sei kide







                                                                                                                     

 A.Gabilondo
Kaskagorri konpartsako 19 kidek deklaratuko dute Ismael Moreno, Audientzia Nazionaleko epailearen aurrean. 2005,2006,2007 eta 2009 urteetan Bilboko aste nagusiko txosnetan zintzilikatu zituzten preso politikoen argazkiengatik daude akusatuak. 19 kideei “terrorismoa gorestearen”  delitua leporatzen zaie.

Epaileak aske utzi ditu kautelazko neurririk gabe lehen sei akusatuak.  “Bistakoa bazen ere organizazio armatuaren gorespen bat zela, ezin liteke frogatu delituaren autoreak kaskagorrikoak izan zirenik” adierazi zuen epaileak. Halere, akusatuak berriro ere deklaratu dezaten hirugarren sekzioko zigor aretoak kasua berriz irekitzeko eskatu du.

Epaileak jakinarazi duenez, akusatu gehiago itauntzeko asmoa dauka. Bihar zazpi akusatu eta hurrengo asteazkenean beste zazpi daude deituta deklaratzeko.


Bake Konferentziak ETAren amaiera eskatzen du

                                                                                                                     

 A. Gabilondo
Donostiako Aieteko Bake etxean bildu dira Bakearen Aldeko Konferentziara etorritako kide guztiak ETAren amaitzea eskatzeko. Bertara Jesus Egiguren eta Carlos Totorika (PSEko ordezkariak) eta Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre, eta Gipuzkoako diputatu nagusia, Martin Garitano (Bilduko kideak) hurbildu dira.

Guztira 50 bat partaide elkartu dira Aieteko Bake etxeko Gandhi salan. Bertan, eguerdiko ordu-bietatik gutxi gora behera, Euskadiko egoeraz eztabaidatzen ari dira. Bake aitormena lortzeaz gain, Banda terroristaren disoluzioa eta  Gobernu espainiar eta frantsesaren esku hartzea lortu nahi dute.  

Konferentzia Lokarri, (Akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen elkartea) elkarteak antolatu du. Konferentziara  politika esparruko adituak eta hainbat politikari zeuden deituta. Aipatzekoa da, Euskal Herriko gobernuak eta gobernu espainiarrak ez duela parte hartuko ekitaldian.