Mostrando entradas con la etiqueta Deia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Deia. Mostrar todas las entradas

sábado, 26 de noviembre de 2011

Lopezek indarkeriaren amaiera aztertu nahi du Rajoirekin

A. Galletebeitia
Patxi Lopez lehendakariak Rajoirekin batu nahi du, ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzearen eta espetxe politikaren inguruan dituen asmoak zeintzuk diren jakiteko. Izan ere, lehendakariak ETAren desarmearen erabakiaren berri eman eta gero zabaldu den “askatasun eta elkarbizitza etapa berria finkatzeko” ekimenak aurkeztu nahi ditu.

Deiaren esanetan lehendakaria Rajoiren deiari itxaroten ari da bakea sendotzeko neurriak hartu baino lehen. Berriak aldiz, titular gisa “Lopezek espetxe politika aldatzeko eskatuko dio Raxoiri”, jarri du. Publico egunkariak ere antzeko titularra jarri du Twitterrean, “Lopez planteara a Rajoi modificar la política penitenciaria con los presos de ETA”.

“Espainiako hurrengo presidentearekin hitzordua egin dut iritziak elkarri eman eta sintonia handienarekin gai honetan aurrera eraman beharreko jarduerei ekiteko” esan du Lopez lehendakariak. Rajoiren asmoak zeintzuk diren jakin nahi ditu “puzzlea osatzeko”. Garak esan duen bezala, “Patxi Lopez esperará a reunirse con Rajoy para completar las piezas de este puzzle”.

lunes, 17 de octubre de 2011

Deia.com-eko Josetxu Rodriguezek hitzaldia eman du EHUko Gizarte eta Giza Zientzien fakultatean

Gizarte eta Giza Zientzietako fakultateko KAPUKO 31 taldeak, Deia.com-eko arduraduna den Josetxu Rodriguezen hitzaldia entzuteko plazera izan zuen urriaren 11, asteartean. Mintzaldia goizeko 10:00etan hasi zen 41. ikasgelan eta ordu bete baino gehixeago iraun zuen. Bertan hainbat ikasle batu ziren zerbait ikasteko asmoz.


   Nahiz eta hitzaldia erdaraz izan, ikasleek ongi ulertu zuten lan gogorra dela prentsa digitalean aritzea gaur egun. “Kazetari multimediatikoaren garrantzia” azpimarratu nahi izan zuen Rodriguezek, egungo erredakzio digitaletan “edozein arlo mediatikoan” (artikuluak, bideoak, argazkiak...) aritu ahal izatea.


Aldi berean, egunkari digitalen aurpegi txarrena azaldu nahi izan zuen Rodriguezek. “Betebeharreko egunerokotasunak etengabeko ardura” eta albisteak berritze prozesua antolatzera behartzen ditu kazetariak. Horregatik gertakari bat gertatu bezain pronto, egunkariak haren berri izango du, eta ondorioz, haren irakurleek.