sábado, 8 de octubre de 2011

Ibon Iparragirre presoa askatzea eskatu du Etxeratek

Aitziber Galletebeitia

Etxeratek, Patxi Lopez lehendakariari neurriak ez hartzea leporatu diote. Izan ere, Ibon Iparragirre presoa HIESak jota geroz eta okerrago doa eta horren aurrean “berehala” askatzea exijitu dute.

HIESak jota dagoen presoaren osasuna geroz eta “okerragoa” da eta aste honetan ezin izan da joan Gernikako Epaitegira “tortura salaketa” deklaratzera.

Horrez gain, beste preso gaixo denak ere, “berehala” askatzea eskatu dute. Izan ere 688 presotatik %25 gaixo dago.

Kartzeletako politika aldatzeko “benetako urratsak” eskatu ditu Etxeratek, eta lehendakariak legebiltzarrean proposatu zuenari, berriz, “ausardia”.
Mattin Troiti, Etxerateko partaidearen esanetan orain arte ez dute “ezer ez” egin giza eskubideen errespetuari dagokionez.

Aznarren hitzak aintzat ez hartzea proposatu du Iñigo Urkulluk

Aitziber Galletebeitia
Herenegun Jose Maria Aznarrek hitz egin zuen, eta atzo erantzunak entzun behar izan zituen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburua den Rodolfo Aresena esaterako.

Aresen esanetan; “ETAri keinuren bat egin dezan erreguka aritzea leporatu zien Aznarrek PSOEri eta Zapaterori”. Bere ustetan hitz horiek “miserableak eta onartezinak” dira, horregatik esandakoa zuzentzeko exijitu dio Gobernuko presidente ohiari.
Iñigo Urkullu buruzagi jeltzaleak uste du Aznarrek esandakoak “PPk bakegintzan duen politika baldintzatu dezakeela etorkizunean”. “Onena hitzok alde batera utzi eta politikariek indarkeriaren amaieraren alde jarraitzea” dela gaineratu du Urkulluk.

jueves, 6 de octubre de 2011

Gernikako akordioaren sinatzaileek hiritar guztien partaidetza eskatzen dute

Aintzane Gabilondo
Gernikako akordioaren sinatzaileak manifestazioa egingo dute Urriak 22an Euskal Herriko konflikto politikoaren aurrean soluzio “demokratiko eta integrala” aldarrikatzeko.
Soluzioa euskaldun guztien erabakitzeko errespetuan eta gizarte euskaldunaren gainean erabakitzeko eskubidean oinarrituko dela jakinarazi dute sinatzaileek.

“Gizartearen gehiengoak soluzio bat nahi du, denok nahi baitugu bakea, normalizazio politikoa eta gizaki guztienganako errespetua” adierazi dute prentsaurrekoan. Konponbidea lortzeko modu bakarra euskal hiritar guztiek bultzatzea dela diote. “Prozesua bultzatu eta babestu egin behar dugu”.

Akordioko sinatzaileak mugarri batzuk dituztela adierazi dute, “preso politikoen egoera hobetzea, gaixo dauden presoentzat askatasuna lortzea, Parot doktrinaren indargabetzea eta Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea”.

Honez gain, arrazoi ideologikoengatik ilegalizatutako alderdi, erakunde eta asoziazio  guztiak legalizatzearen alde daudela jakinarazi dute partaideek. 

martes, 4 de octubre de 2011

Dorribok hainbat akusazio egin ditu

Aintzane Gabilondo

Pablo Covian, Galiziako parlamentuko diputatuak dimititu
 egin du El Mundo egunkarian asteartean argitaratu ziren
akusazioengatik. El Mundo egunkariak jaso zuenez, Jorge
Dorribo enpresariaren hitzetan 400.000 euro eman zizkion
Jose Blanco gobernuko bozeramaileari, 200.000 Pablo
Coviani eta 350.000 Fernando Blanco, BNG eskualdeko
diputatuari.
Covianek PPko alderdiaren bitartez aurkeztu duen dimisioa bozkatu duten hiritarren  “errespetuagatik”  eta bere alderdia “ez kaltetzeagatik” egin duela azaldu du. Halere, Covianek argitaratu duten notizia “guztiz faltsua” dela eta berak ez duela inongo dirurik jaso jakinarazi du. “Dorriborekin eduki dudan harreman bakarra nire semearen automobil txapelketarako babes enpresa izan zela da, gainera, honekin batera gehiago zeuden”.
Uztezko inplikazioa dela eta, Lugoko Heziketa Epaitegiak, Galiziako Justizi Auzitegi gorenera bidali du kasua. Azken honek, kasuari lehentasuna emango diola adierazi du. Dorribok aitortutako guztia behin-behineko askatasuna lortzeko helburuaz egin duela uste da.


domingo, 2 de octubre de 2011

ETAk Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen sorrera ontzat ematen du



Irailak29an antolakunde armatuak emandako komunikatuaren arabera, Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen sorrera aprobatzen du. Euskal Herrian inoiz ezagutu gabeko aukera zabaltzen ari delarik, <<aukera hori bururaino eraman eta Euskal Herrian bake eta askatasun agertoki bat eraiki nahi>> duela adierazi du.

Urte honetako urtarrilean su-eten orokor eta iraunkorra iragarri zenetik <<Gernikako Adierazpenean marraztutako ibilbidearekin bat egin dugu>>, adierazten dute, gatazka politikoaren konponbidearen bilakaerarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko duten konpromiso irmoaren aitorpena gehituz.

   Talde armatuak <<Nazioarteko Egiaztatze Batzordea ontzat ematen du>> eta konponbide prozesuan urrats garrantzitsutzat antzemateaz aparte, Batzordea laguntzeko konpromesua hartu du. Su-etenarekin eta agiriarekin azaldutako jarrera <<alde anitzeko konpromisoen aurrekaria>> izan beharko litzakela uste du antolakundeak. <<Euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen errespetua, ezker abertzalearen jarduera politikoaren errespetua eta atxiloketa eta jazarpenaren amaiera premiazko zereginak dira>>.

   ETAk prozesuaren aldeko hartutako erabaki anitzak erabat zapuztuak izan dira Espainia eta Frantziako gobernuen aldetik: etenik gabeko euskal herritarren atxiloketa eta tortura, euro-aginduak, espetxe politika kriminala iraunaraztea, eskubide zibilen urraketa edota ezker abertzalearen legez kanporatzea.

   Horregatik, Espainiar eta Frantziar gobernuei dei egiten die bide errepresibo eta inposatzailea alde batera uzteko eta konponbidean inplikatu daitezen, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea onartuz, betiere Gernikako Akordioan eskatzen diren baldintzak betez.

Ezker Abertzaleak txalotu du Ekinen erabakia


Ezker abertzaleak helarazitako ohar batean, Ekinek hartutako autodesegitearen erabakiarekiko bere errespetua azaldu du. Aldi berean, zoriondu egin du Ekinek hartutako erabaki eta konpromisoa, gaur egungo bilakaera politikoarekin guztiz bat datoztela azalduz, <<koherentea>> izan dela.

   GARAk kaleratutako elkarrizketan, Ekinen bi kidek adierazi zuten haien militantziari jarraipena emango dietela, modu batez edo bestez. Betiere, egungo bilakaera politikoan, <<eraikuntza nazionalaren arloan>>. Ezker abertzaleak goraipatu egin du azken adierazpen hori, azken urteotan Ekinen lanak eraikuntza nazionalaren arloan izan duen garrantzia azpimarratuz.

   Ekinen bi kidek esandakoaren arabera, hartutako erabakia ezker abertzalearen testuinguruan eman da. <<Ekinen sorrera estrategia aldaketa baten ondorio>> izan zen,
90.hamarkadan emandako egoeraren ondorioz, tresnak horretara egokitu ziren, <<indar metaketaren beharra>> antzemanez. Bi kideek adierazi zutenez, ETAren sorreratik hona <<ezker abertzalearen barruan aldaketa handiena>> da. 1992koa, 1996koa edo eman diren aldaketa taktikoak baino handiagoa ikusten dute oraingo aldaketa.

   <<Bere garaian etxe bat sortu genuen, funtzio batzuetarako, eta gure ustez ondo egin dugu lana>>, adierazi dute bi kideek. <<Dinamizazio lana egin dugu, herriz herri, anitza>>. <<Lan kolektibo baten emaitza da oraingo egoera, herri baten ariketa kolektiboaren emaitza. Eta orain eraikuntza prozesu hori bururaino eramateko ordua da>>, aitortu dute kideek.

   <<Inoiz baino gehiago>> inplikatzeko, antolatzeko eta eztabaidetan parte hartzeko garaia dela adierazi dute Ekineko kideek. <<Urteotako borrokak eta ekarpen militanteak ekarri gaitu hona>>, aitortu dute, etorkizuna era berdinean eraikitzeko asmoz: <<lan kohesionatuaren bidez eta konpromiso maila altua emanez>>.

sábado, 1 de octubre de 2011

Ekin erakundea desegin da

Ezker abertzaleak abiatutako bide berriaren ondorio gisa hartutako erabakia dela jakinarazi dute bi kidek Gara egunkarian. Gazteen oinordeko gisa jaio zen Ekin 1999an, baina legez kanporatu zuen justiziak ETAk Ezker Abertzalea kontrolatzeko zuen tresna zela ebatziz.

Orain hamabi urte sortu zen Ekin KAS erakundearen oinordeko modura. Iruñean egindako aurkezpenean, independentzia eta sozialismoa aldarrikatu zituzten. Urte bete geroago, hogei bat lagun atxilotu zituen poliziak Ekineko kide izateagatik.
2001ean legez kanpo utzi zuten erakundea.

“Hemen bukatu da Ekin. Hauxe da bere azken ekimena”. Hitz irmoak dira Ekinen berri emateko. Izenik eman gabe, Gara egunkariak erakundeko zuzendaritzako bi kideri elkarrizketa egin die, eta hor azaldu dute erakundea desegiteko erabakia hartu dutela.

Lanean segituko dutela diote, aktibo guztia Ezker Abertzalearen apustu politikoaren alde kokatuko dutela. Ezker Abertzalearen estrategia aldaketaren testuinguruan kokatu dute erabakia.

Lehendakariak Ekinen desagertzea “albiste ona” dela esan du. “Biolentziaren zikloa ixteko bidean pauso garrantzitsua” dela uste du Patxi Lopezek.Orain pauso horiek finkatu eta atzera pausorik ez dela egongo ziurtatu behar du.

PSOEko Jose Blanco idazkari ordeak esan du, “terrorismoaren aurkako beste pausu bat” dela erakunde hau desegitea. PPen arabera, Ezker Abertzalean hauteskunde kanpaina baino ez da.

Bilduk, aldiz, begi onez ikusi du erabakia.
Martin Garitanok, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, errespetuz hartu du Ekinen garai politiko berrira egokitzeko eginiko hausnarketa.