Mostrando entradas con la etiqueta legebiltzarra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta legebiltzarra. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de diciembre de 2011

Lehergailuak maneiatzen hildako terroristei ez zaie diru-laguntzarik eskainiko

A. Galletebeitia

PSE-EEko Jose Antonio Pastor bozeramaileak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza prestatzen dabilen abusu polizialen biktimentzako laguntzen dekretuak ez ditu bonbak manipulatzen hildako terroristak kontutan hartuko diru-laguntzak ematerako orduan.

Eusko Jaurlaritzak 2012an dekretu hau berretsi nahi duela azaldu du gaur buruzagi sozialistak Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan.

Pastorrek esan duenez, “oraindik ez dute zehaztu diru-laguntza horiek jaso dezaketen errolda” baina, azaldu beharreko txostenak bukatzen direnean, zeintzuk diren “benetako biktimak eta zeintzuk ez” ezarri beharko dituzte.

Gainera, PSEko buruzagiak, lehergailu bat maneiatzean hil diren terroristak ez direla biktimak izango azpimarratu du.

martes, 6 de diciembre de 2011

2012ko Aurrekontuen zuzenketak onartuko dituzte PSEk eta PPk

Aitziber Galletebeitia

PPko eta PSEko Legebiltzarreko taldeek 2012ko aurrekontuak aurrera aterako dituzte, Aurrekontuen proiektuari aurkeztutako zuzenketak onartuko baitituzte.

Aurrekontuen inguruan akordioa lortu ahal izateko, zuzenketak aztertzeko eta adosteko hainbat bilera egin dituzte azken egunetan Iñaki Oyarzabal PPko ordezkariak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak Jaurlaritzak azaldu duenez.

Alderdi bien ustetan “egoera ekonomiko zail eta ziurgabetasun handikoan” aurkitzen dira. Beraien iritziz, jarduera arlo guztietan urritzea eragiten ari da egoera hori, diru sarrera fiskalak murriztuz eta langabezia handituz.

Akordio honi esker, sozialistek eta popularrek 2012ko EAEko Aurrekontuak onartuko dituzte, Legebiltzarrean egingo duten Osoko Bilkura berezian. Jada hirugarren urtea da Aurrekontuak onartuko dituztela PSEk eta PPk.

sábado, 8 de octubre de 2011

Ibon Iparragirre presoa askatzea eskatu du Etxeratek

Aitziber Galletebeitia

Etxeratek, Patxi Lopez lehendakariari neurriak ez hartzea leporatu diote. Izan ere, Ibon Iparragirre presoa HIESak jota geroz eta okerrago doa eta horren aurrean “berehala” askatzea exijitu dute.

HIESak jota dagoen presoaren osasuna geroz eta “okerragoa” da eta aste honetan ezin izan da joan Gernikako Epaitegira “tortura salaketa” deklaratzera.

Horrez gain, beste preso gaixo denak ere, “berehala” askatzea eskatu dute. Izan ere 688 presotatik %25 gaixo dago.

Kartzeletako politika aldatzeko “benetako urratsak” eskatu ditu Etxeratek, eta lehendakariak legebiltzarrean proposatu zuenari, berriz, “ausardia”.
Mattin Troiti, Etxerateko partaidearen esanetan orain arte ez dute “ezer ez” egin giza eskubideen errespetuari dagokionez.