jueves, 15 de diciembre de 2011

Preso politikoen eskubideen aldeko elkartasuna adierazteko baraualdia


 M. Ezkerro

Egin Dezagun Bidea ekimenak aste honetarako antolatutako baraualdiari LAB, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta ESK sindikatuek hasiera eman diote. Sindikatuen hogei bat partaide batu dira Ibaeta kanpusaren parean, "Euskal Presoen Eskubideen Alde. Baraualdia. U7-Bilbora" lemapean. Preso politikoen eskubideen aldeko ekimena datorren iganderarte burutuko da Donostiako EHUko kanpusean, hainbat eragile bilduz.



Baraualdiaren ostean, LABeko bozeramaileak, Ainhoa Etxaidek, eta STEE-EILASekoak, Arantza Fernandezek, PPri hainbat eskaera luzatu dizkiote. Lehenik eta behin, argi utzi nahi izan dute beharrezkoa dela “pausuak ematea gatazka politikoaren konponbidean”.

Etxaidek jakin nahi izan ea PPk jarraituko duen egun indarrean dagoen espetxe-politikarekin edota aldatuko duten, “espetxe-politikaren inguruan pausuak ematea premiazkoa baita, agenda politikoan aurkitzen dena”.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak konponbiderako emandako pausuak gogorarazi nahi izan ditu Etxaidek, indarrean dagoen espetxe-politika aldatzeko nahiko arrazoiak badaudela azpimarratuz, “estrategia errepresiboa garatzeko” sortu dena.

Preso politikoen eskubideen aldeko ekimena datorren iganderarte burutuko da Donostiako EHUko kanpusean, hainbat eragile bilduz. Gaur gazte elkarteek lekukoa hartuko dute, bihar irakasle eta ikasleak, etzi mugimendu feministak, ostiralean alderdi eta instituzioen lekukoek eta larunbatean mugimendua sozial eta herrikoiak. Ekimena igandean amaituko da, eguerdiko 12etan Donostiako Bouelvard-ean kontzentrazio batekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario