Santiago Bernabeuko partiduan Bartzelona irten zen garaile. Madrildarren etxean jolasten bazuten ere, ez ziren pentsatutakoa bezain urruti heldu. BBVAa ligan jokatzen den hamaseigarren partidua zen honakoa. Honela Blaugranen garaipenarekin, ligako klasifikazioan lehenengo postua lortu dute. Halere, Merengeak ez dira atzean gelditzen, puntuazio berbera baitute.
Madrileko estadioa azken aulkiraino bete zen. Afizionatuek bere ekipoen himnoak kantatzen edota jokalarien izenak oihukatzen hasi zuten partidua. Madrildarrek argi zuten etxean jolastea abantaila zela eta ia ziur zeuden partiduaren garaipena beraiena izango zela, baina markagailuak argi utzi zuen bezala ez zen horrela izan. Blaugranek berriz, urduritasun eta ikaraz hasi zuten partidua. Beraien ohorea borrokatu beharra zuten eta pare bat puntu lortu Zuriek klasifikazioan postua ez kentzeko.
Partidua Madrildarrek nahiko zuten bezala hasi zen. Hogeita bost garren segundoan,Valdesek gaizki gelditutako baloia Benzemarengana heldu zen eta honek, erremate txiki bat egin ondoren, Valsenen frontera zeharkatu zuen, markagailuan partiduaren lehenengo puntua idatziz.
Baina hau azkena izan zen zurientzat. Hogeita bederatzi garren minutuan, markagailuak berdinketa markatzen zuen. Alexisek, Messiren pasea aprobetxatu baloia Madrildarren atean sartzea lortu zuen . Guardiola, Barçaren entrenadorea, pozez eta urduritasunez lehertu beharrean zegoen, Mourinho begiak ateratzearren.
Partidua aurrera zihoan, jokalariak gogotsu, borrokarako prest, berdinketa hautsi beharra zegoen. Hor etorri zen , 52. Minutuan Xaviren gola. Estadiotik zetozen hotsak ikaragarriak ziren, Kataluniarrak, poztez beterik, abesten eta jokalarien izenak behin eta berriz oihukatzen, etxekoak berriz, sufritzen.
Zuridunek, gogor saiatu ziren, etxean ohorea mantentzen, Casillasen golak gelditzeko saiakerak etengabeak ziren, baina esperantza guztiak 65. minutuan galdu zituzten, Dani Alvesek Fabregasi egin zion paseak blaugarrenen hirugarren gola ekarri baitzuen.
Honela, Bernabeuko mamuaren istorioak aurrera jarraitu du, Kataluniarren klasifikazioan hiru puntu eta Madrildarrenean bakarra gehituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario