Mostrando entradas con la etiqueta Egin Dezagun Bidea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Egin Dezagun Bidea. Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de diciembre de 2011

Preso politikoen eskubideen aldeko elkartasuna adierazteko baraualdia


 M. Ezkerro

Egin Dezagun Bidea ekimenak aste honetarako antolatutako baraualdiari LAB, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta ESK sindikatuek hasiera eman diote. Sindikatuen hogei bat partaide batu dira Ibaeta kanpusaren parean, "Euskal Presoen Eskubideen Alde. Baraualdia. U7-Bilbora" lemapean. Preso politikoen eskubideen aldeko ekimena datorren iganderarte burutuko da Donostiako EHUko kanpusean, hainbat eragile bilduz.



Baraualdiaren ostean, LABeko bozeramaileak, Ainhoa Etxaidek, eta STEE-EILASekoak, Arantza Fernandezek, PPri hainbat eskaera luzatu dizkiote. Lehenik eta behin, argi utzi nahi izan dute beharrezkoa dela “pausuak ematea gatazka politikoaren konponbidean”.

Etxaidek jakin nahi izan ea PPk jarraituko duen egun indarrean dagoen espetxe-politikarekin edota aldatuko duten, “espetxe-politikaren inguruan pausuak ematea premiazkoa baita, agenda politikoan aurkitzen dena”.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak konponbiderako emandako pausuak gogorarazi nahi izan ditu Etxaidek, indarrean dagoen espetxe-politika aldatzeko nahiko arrazoiak badaudela azpimarratuz, “estrategia errepresiboa garatzeko” sortu dena.

Preso politikoen eskubideen aldeko ekimena datorren iganderarte burutuko da Donostiako EHUko kanpusean, hainbat eragile bilduz. Gaur gazte elkarteek lekukoa hartuko dute, bihar irakasle eta ikasleak, etzi mugimendu feministak, ostiralean alderdi eta instituzioen lekukoek eta larunbatean mugimendua sozial eta herrikoiak. Ekimena igandean amaituko da, eguerdiko 12etan Donostiako Bouelvard-ean kontzentrazio batekin.

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Urtarrilak 7an habiatuko da La Casillatik ‘Egin dezagun bidea’ martxa

Aintzane Gabilondo
‘Egin dezagun bidea’  herri mugimenduak ETAko presoen alde egiteko  manifestazio deitu du Urtarrilak 7an. Egun horretan egingo den manifestazioa arratsaldeko bost eta erdietan habiatuko da Bilboko la Casillatik. Bertan euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatuko dute.

‘Egin dezagun bidea’ web orrian azaltzen dutenez, mobilizazioa “kolosala” izatea espero dute eta horretarako “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik erraldoietakoena” burutu nahi dute.

Iñaki Olasolo eta Iratxe Ibarra aurkeztu duten mobilizazioan, testu batzuk irakurriz hainbat eskaera egin dituzte. Horien artean; preso politikoak etxera ekartzea, Parot doktrinaren indargabetzea edota Estatu Frantsesak ezartzen dituen betiko kartzela-zigorrak kentzea eta kartzela zigorraren hiru laurdenak bete dituzten presoak eta gaixotuta daudenak askatzea.