Aitziber GALLETEBEITIA
Joan den astean jende gehienak hitz egiten zuen partidu Klasikoari buruz, ea nork irabaziko zuen, Real Madrilek edo Bartzelonak. Orain, aldiz, Pep Guardiolaren taldearen garaipenari buruz besterik ez da hitz egiten.
Partidua abenduaren 11n jolastu zen gaueko 22:00tan Madrileko Santiago Bernabeu futbol zelaian.
Nahiz eta Real Madrilek lehenengo minutuan gola sartu Benzemaren eskutik, Bartzelonak ongi egin zion aurre horri, markagailuan 1-3 jarriz.
Aurreneko jokaldian sartu zuen Mourinhoren taldeak gola aurkarien atean Victor Valdesen hutsegite baten ondorioz. Di Mariaren ongi eginiko pase baten ostean, Benzema jokalari trebeak 1-0 jarri zuen markagailua lehenengo minututik.
Lehen gola eta gero, Mourinho eta bere taldea pozik eta eroso sentitzen hasi ziren. 24.minutuan Cristiano Ronaldok saiakera ona izan zuen, baina ez zuen ongi aprobetxatu, jaurtiketa desbideratuak irten baitzion. Saiakera hori gertatu eta bost minututara Bartzelonako Alexis jokalari gazteak pilota eskuratu bezain pronto, lasterka hasi eta berdinketa lortu zuen Iker Casillasi gol dotore bat sartuz.
Atsedenaldiaren ondoren, 6 minututara hain zuzen ere, Xavik markagailua aldatzea egin zuen 1-2an jarriz. Ordurako ia blaugranak zelaian erraz egon ziren agintzen. Neurketako 16. minutuan Alexisek beste aukera bat izan zuen, baina Casillasek ongi baino hobeto gelditu zuen honen jaurtiketa.
Nahiz eta Mourinhoren taldeak aukera onak eduki izan, ez zuten ongi aprobetxatu. Dani Alvesek erdiraketa paregabe bat egin ostean, Cesc Fabregasek baloia eskuratu eta ez zuen aukerarik galdu, baloia sarean sartu baitzuen.
Azkeneko gol honek garaipena eman zion talde Katalanari 1-3 paregabea jarriz markagailuan. Horrela, hiru puntu lortu ditu beraien aurkari historikoen etxean. Guardiolaren taldeak berriz ere lezio ederra eman die Madrildarrei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario