Boluntarioek, Caritas eta kristau elkarteak osatzen duen elkarteak 25 urteko lanarekin aurrera jarraitzen du, proiektua handitzen, meta berriak aurkitzen, eta helburuari ondo eutsiz, laguntza eskaintzen.
Aintzane Gabilondo
Geroz eta etorkin gehiago datoz Euskal Herrira, gainera krisi garaiak hauek ikusita, argi dago beharrezkoa dela beste batzuen laguntza jasotzea. Lagun Artea elkartean gehien behar dutenei laguntza eskaintzen diete 1983. Geroztik boluntario eta finantza elkarteek lanean dihardute gehien behar dutenei laguntzen .
Poliki poliki hazten
Lagun Artean elkartea duela 25 urte sortu zen Deustuko La Pasion parrokiaren borondatezko pertsonei esker. Elkartea Bilboko Karitas Diozesiarrari lotuta dagoen erakunde bat da. Hemen, gizarte bazterketa jasaten duten pertsonak eta egoera larrian daudenak gizarteratzen saiatzen dira. Elkartearen helburu nagusia, gizarte bazterketa ekiditea bada ere, jadanik baztertuta edo oinarrizko premiak azaltzen dituztenei laguntzen diete.
Hasieran, “cafe y calor” proiektuarekin hasi ziren. Proiektu honekin, eguneko zentro bat ireki zuten. Bertan, boluntarioek berrogei lagunentzako laguntza eskaintzen zuten Caritas de la Pasion-en, kristau elkartearen eta pasiotarren diru laguntzari esker.
Mugak hautsi, handituz
Lagun Artean elkarteak, hasiera batean ez zeuzkan beharrezko laguntzak eskaintzeko mediorik, baina urteen poderioz beste elkarte edo beste finantza sistemak lortu dituzte, baita jende gehiagoren laguntza ere. Gaur egun, elkarteak, Bilbo osoan banaturik zentroak edukitzea lortu du. Zentro hauek; Aize Onak , Mendi Gane, GanekoGorta, Betania, Luzarra, Ramón y Cajal, Uretamendi, Basarrate, Blas de Otero, Hegaz, Iruña eta Etxezurin banatzen dira. Hauetan harrera diagnostiko eta soziala, gizarte laguntza, ikasteko aukera, aisialdiak edota tramitazio juridikoa egiteko laguntza eta ostatu eta premien estaldura eskaintzen diete.
Elkartean 19 profesionalek eta bertara azaldutako 57 boluntarioek laguntzen dute. Gainera, elkarteak hainbat ongileren babesa jasotzen du; Bizkaiko Diputazio Foralak zentroak eskaintzen dizkie , Euskal Herriko Gobernuak emakumezkoentzako pisuak, La Caixak tailer sozialak eta Bilboko udalak, BBKk, Antonio Menchaca de la Bodega eta Victor Tapia-Dolores Sainz fundazioak gaueko zentroak.
Egungo egoera eta eskaintza
Zentroetara egunean zehar 70 bat pertsona inguru hurbiltzen dira, dutxatu, arropa garbitu, kartetan jolastu, zerbait ikasi edota jan zerbitzuak jasotzeko. Honela, Deustoko zentroetan, kaleetan egon litezkeen atzerritar eta behartsu asko ikusten dira laguntza jasotzeko zain. Eneritz Larrea, bertako bizilaguna da. Bere etxeko leihoak zentroa dagoen kalera ematen du, eta egunero ikusten du zenbat jende hurbiltzen den bertaraino. Eneritzek arraro bezala ikusten zuen egoera. Bere lehen urtea da zentro parean dagoen etxean bizitzen. Dioenez, “arraro” egiten da 30 pertsona inguru kalean ikustea arrazoia ezagutzen ez baduzu, baina informatu ondoren ikuspuntua “guztiz” aldatzen dela ziurtatzen du.
Beharrezko dutenei laguntzen
Langabezia, dokumentazio falta, integrazio laboralerako zailtasunak edota droga arazoak direla eta, zentroetara egunero joaten diren pertsonak daude. Omar Saar, hogeita bi urteko marokoarra da eta duela bi urte Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Printzipio batean Nafarroako herri txiki batean bizi zen bere anaiarekin baina, duela sei Bilbora etorri zen. Sei hilabete horietan kalean bizi izan zen azken bi hilabete hauek arte. Harrezkeroztik zentrora egunero hurbiltzen da bertako laguntza zerbitzuak egunero jasotzera. Honek lagun artean ematen dioten laguntza zerbitzuak salbazio bezala ikusten ditu. “Hemen tratatzen nautenetik askoz hobeto sentitzen naiz”. Dioenez, zentroan beharrezko duzun esparruan laguntza aurkitzen laguntzen dizute eta beharrezkoak diren dutxak eta janak ematen dizkizute. Omarrek bermatzen duenez, oso gustura dago.
Zentroko baldintzak, laguntza beharra
Egoera txarrean dagoen edozein onartzen dute zentroan. Bertaratutako guztiei lagundu eta ahalik eta ondoen tratatzen saiatzen dira egunero. Amaia Porres, Lagun Arteaneko zuzendariak hasieretatik dihardu gehien behar dutenekin lanean. Honek lan gogorra den arren, merezi duela dio. Azaldu duenez, momentu honetan, 32 plaza dituzte aterpetxean eta 65 plaza bizilekuetan. Argitu duenez, Tailerretara aterpetxera baino jende gehiago joaten da, urtean zehar 80 pertsona izaten dituzte gutxi gora behera. Egunero berriz, zerbitzu irekietara 70-90 pertsona bitartean joaten direla esplikatu du.
Batzuen bihotz onak eta beste batzuen diruak jende askoren bidea erraztu eta batzuetan askoren bizia salbatu ere egiten du. Elkarteko zuzendariak, proiektu miresgarria dela eta poliki bada ere aurrera eginez jarraituko dutela ilusioz azaldu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario