M. Ezkerro
<<Gabonetan, jende gehiago etortzen da erosketak egitera>>, dio Media Markteko Janirek.
Urtero bezalaxe, gabonak hurbiltzen diren heinean saltokien kutxak betetzen doaz. Bizi garen gizarteak kontsumitzera behartu gaitu txikitatik. Sarritan kontsumistak ez garela aitortzen dugu baina inkontzienteki espiritu kontsumista hori aditzera ematen dugu une puntualetan.
Inorentzako ez da erosoa bere burua kontsumista izendatzea, baina hala da, guztiok gara kontsumistak. Gabonetan egiten diren erosketa masiboak baino, besterik ez da ikusi behar gizartearen balore hori argi eta garbi antzemateko. Senideentzako opariak, elikagaiak edota kapritxo soilak erostera bultzatzen gaituzte gabonek, batzuetan gehiegizko erosketak eginez.
Horrelako erosketa masiboak egiteko, familiak saltokietara jotzen dute eta askotan merkataritza-gune handietara zuzentzen dira. Bertan era anitzeko saltokiak aurkitu ditzazkete, produktu ezberdinak eskeintzen dituztenak eta bata bestearen ondoan daudelarik. Esaterako, Gasteizko Boulevard-ean familiek gabonetako erosketak egiten dituzte: Eroski, Media Markt, H&M, Natura, Leroy Merlin, Abac, Forum eta abarren moduko saltokiak aurkitzen dituzte. Askok bertan egun osoa ematen dute. Esaterako, goizean begiradatxo bat eman ostean, merkataritza-guneko jatetxe baten batean bazkaldu eta arratsaldean erosketei ekiten diete. Eguerdiko 12etatik arratsaldeko 8ak arte, gune itxi batetik atera gabe semeak aspertzen badira, goiko pisuan Baskoniaren jolas-gune bat aurkituko dute.
Saltoki ezberdinen langileek informazio baliagarria eskeini dute kontsumismo masibo honen inguruan. Esaterako, Eroskiko Cristinak adierazi du, <<data hauetan jende gehiago>> joaten dela erosketak egitera. Izan ere, supermerkatura sartu aurretik jende pilo bat pasabideetan multzokatzen da, batzuek besteei haien erosketen berri emateko: bakoitzak norgehiagoka. <<Gabonetan afariak eta bazkariak egiteko elikagaiak erostera etortzen dira>>, adierazi du Cristinak. Gabonetan ospatzen diren bazkariak eta afariak prestatzeko beharrezkoak dira, noski, jakiak eta edariak. Horretarako, jendeak erosketa soil batean 200 euro utzi ditzazke bakarrik elikagaiak eta edariak erosiz, familia oso zabalda baldin ez bada. Gehien saltzen diren produktuak <<arrainak, haragia eta txikitxoentzako jostailuak>> dira, Cristinaren arabera.
Teknologia ere izan daiteke gehien kontsumitzen produktuetako bat. Ordenagailuak, telebistak, mp3-ak, iPod-ak, diskak, argazki eta bideo-kamerak egon daitezke teknologia eskakizunen artean. Jendeak gehienetan teknologia-denda handietara jotzen du opari teknologikoen bila, prezioak merkeagoak direlakoan. Media Markteko Janirek guzti hau argitu nahi izan digu: <<Gabonetan, jende gehiago etortzen da erosketak egitera. Teknologia beti gabonetako oparien artean aurkitu daiteke>>. Eta egia da. Ia familia guztietan agertzen da aparatu teknologiko baten bat edo umeek beti eskatzen dute horrelako zeozer: nintendo DS, Play Station 3, xBox 360, Wii... Baina azken boladan oparitzeko gehien saltzen den teknologia teknologia berriak dira. <<Teknologia berriak gehien saltzen diren produktuak dira>>, dio Janirek.
Era berean, kultura oparien artean beti dago presente. Kulturaz hitz egiterakoan liburuak, aldizkariak, musika eta filmak aipatu ditzazkegu, ez baikara soilik lehenengoetara mugatu behar. Izan ere, jendeak era anitzeko kultura oparitzen du. Liburu konbentzionaletatik, liburu elektronikoetara. Elkarreko Pilik honakoa esan digu: <<Krisia izan arren, nabaritu dugu jendeak ondo erantzuten ari dela gabonetako kanpainiari. Jendeari gustatzen zaio liburuak oparitzea>>. Gehien eskatzen diren produktuen artean aipagarriena narratiba da. <<Puri-purian>> dagoen gaia da, dio Pilik, Ruiz Zafon eta Isabel Aiende erreferentziatzat hartuta. <<Autolaguntzako eta euskarazko liburuak ere eskari handia dute>>, aitortu du Pilik. Izan ere, azken zubian izan den Durangoko azokan, <<espero ziren nobedade asko>> argitaratu dira. <<Aktualidade politikozko liburuak, musika nobedadeak eta DVDak>> ere asko oparitzen dira, haur literatura bezala.
<<Liburua beti presente dago gabonetako oparien artean>>, adierazi du Pilik. Urtean zehar ere, kontsumo igoerak topatu ditzazkegu: <<esaterako, deskontuak direla eta, liburuaren egunean>>. <<Jendeak gehio irakurtzen duen denboraldia uda da. Oporrak dituztenez, hondartzara, igerilekura, etxean edo bidaian irakurtzeko. Salmentek gora egiten dute>>, dio Pilik. <<Esan beharra dago, bono-kulturak gabonetan erostera animatzen duela>>. Bono-kultura Eusko Jaurlaritzak kultura sustatzeko eskaintzen duen diru-laguntza da. Elkarreko Mikelek azaldu digu zertan datzan: <<Bono-kultura duela hiru urte hasi zen eta onarpen handia izan du. Izan ere, 25 eurorekin 40 lortzen dituzu>>. Esan den bezalaxe, diferentzia ekonomiko hori Eusko Jaurlaritzak aportatzen du. <<Honekin, kulturaren kontsumoa handiagotu egin da>>, dio Mikelek. <<Bono hauek Vitalen, Kutxan edo BBKn lortu daitezke>>.
Ikus daitekenez, gabonetako denboraldian kontsumoa piztu egiten da, gizarte kontsumistari erosteko askatasuna emanez. Batzuek urte erdiko soldata gabonetan galtzen dute, beste batzuek, aldiz, ez dute ezta eguberriko edo gabonzaharreko afaria ordaintzeko dirurik ere. Bakoitzaren esku dago burutzen duen kontsumo-maila, bakoitzaren esku dago bere poltsikotik zenbat diru atera edo krisi honi aurre egiteko zenbat diru gordetzea. Bakoitzaren esku dago kontsumista izatea edo ez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario