miércoles, 7 de diciembre de 2011

Lehergailuak maneiatzen hildako terroristei ez zaie diru-laguntzarik eskainiko

A. Galletebeitia

PSE-EEko Jose Antonio Pastor bozeramaileak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritza prestatzen dabilen abusu polizialen biktimentzako laguntzen dekretuak ez ditu bonbak manipulatzen hildako terroristak kontutan hartuko diru-laguntzak ematerako orduan.

Eusko Jaurlaritzak 2012an dekretu hau berretsi nahi duela azaldu du gaur buruzagi sozialistak Eusko Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan.

Pastorrek esan duenez, “oraindik ez dute zehaztu diru-laguntza horiek jaso dezaketen errolda” baina, azaldu beharreko txostenak bukatzen direnean, zeintzuk diren “benetako biktimak eta zeintzuk ez” ezarri beharko dituzte.

Gainera, PSEko buruzagiak, lehergailu bat maneiatzean hil diren terroristak ez direla biktimak izango azpimarratu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario