Gaur egungo garaiak, gogorrak eta krudelak dira denontzat, ez dago indiferentziarik eta hori honezkero, toki guztietan islatzen hasi da.
Ikus-entzunezkoek indarra irabaziz joan dira, baina horiek soilik, ikusi eta entzun egiten diren horiek; beste guztiek aldez aurreko erretiroan daude, etorkizun gogor baten zain, egungo krisian buru belarri murgilduta.
Internetek izugarrizko gorakada jazo du, izugarria benetan. Antza denez, etxetik mugitu gabe eta dohainik informazioa jazotzeko aukerak, bati baino gehiagok atsegin du. Merkea,erosoa eta erraza. Zertarako erosi orduan? Zertarako pijama erantzi eta hotza pasatu? Ezertarako ez.
Baina noski, dohainik diren gauza guztiak bezala, badauka bere alde "txarra"; Internet azken batean dohainikoa da, bai, guretzat, erabiltzaileontzat. Baina orduan, nola ordainduko diete ba kazetari guzti horiei? Diru sarrerak minimoak dira benetan oso urriak. Eta zein ote da hau konpontzeko metodorik egokiena?
Intenbiderik topatu ez duten arren , badirudi dirua irabazteko teknika berri bat garatu dutela; mugikorrek eta tabletak. Azken hauek merkatuarekin egin dira. Hauetan erabiltzeko geroz eta aplikazio gehiago sortzen dabiltza, geroz eta jende gehiagok erosten ditu, eta horrekin lortzen den gauza bakarra, paperaren bizitza pixkanaka pixkanaka laburtzea da.
Teknologia kontsumoak gora egiten duen heinean, paperaren kontsumoak behera egiten du maldan behera. Paperaren egunak zenbatuta daude, kazetaritzak abian jarraituko du baina, beste formatu eta beste motatako erabiltzaile batzuekin (denbora gutxiago eta gazteagoak direnekin).
Eta gure aiton amonak eta gurasoak uzten digutenean, nork jarraituko du kioskora jeitsi eta paperezko egunkaria erosten? Agian teknologia berrienez osatutako kioskoak zabaltzen hasiko dira, baina oraindi itxoiten jarraitu behar.
Sakontzeko:
· http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=4&ved=0CDMQFjAD&url=http%3A%2F%2Fwww.ueu.org%2Fdownload%2Fliburua%2FKazetariAditua.pdf&ei=NFqOUPurKfLV4QSpqoGADw&usg=AFQjCNF4ZjXfCgqrWk3PSIHDUfeCR8Crjg&sig2=3xulTnM5zD90IRkAjdKzPg
· http://berria.info/albisteak/65353/partal_hedabideek_ezinbestekoa_dute_komunitatearen_zentzuaz_jabetu_eta_ohartaraztea.htm
No hay comentarios:
Publicar un comentario