sábado, 26 de noviembre de 2011

Lopezek indarkeriaren amaiera aztertu nahi du Rajoirekin

A. Galletebeitia
Patxi Lopez lehendakariak Rajoirekin batu nahi du, ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzearen eta espetxe politikaren inguruan dituen asmoak zeintzuk diren jakiteko. Izan ere, lehendakariak ETAren desarmearen erabakiaren berri eman eta gero zabaldu den “askatasun eta elkarbizitza etapa berria finkatzeko” ekimenak aurkeztu nahi ditu.

Deiaren esanetan lehendakaria Rajoiren deiari itxaroten ari da bakea sendotzeko neurriak hartu baino lehen. Berriak aldiz, titular gisa “Lopezek espetxe politika aldatzeko eskatuko dio Raxoiri”, jarri du. Publico egunkariak ere antzeko titularra jarri du Twitterrean, “Lopez planteara a Rajoi modificar la política penitenciaria con los presos de ETA”.

“Espainiako hurrengo presidentearekin hitzordua egin dut iritziak elkarri eman eta sintonia handienarekin gai honetan aurrera eraman beharreko jarduerei ekiteko” esan du Lopez lehendakariak. Rajoiren asmoak zeintzuk diren jakin nahi ditu “puzzlea osatzeko”. Garak esan duen bezala, “Patxi Lopez esperará a reunirse con Rajoy para completar las piezas de este puzzle”.

viernes, 25 de noviembre de 2011

EAJk eta PPk akordio historikoa sinatu dute

A. Galletebeitia
Jeltzaleek eta popularrek elkarrekin aterako dituzte aurrera 2012ko Bizkaiko aurrekontu publikoak. Gaur da lehen aldia EAJ eta PPk aurrekontu publikoak hitzartu dituztena. Hala ere, desadostasunak agerian gelditu dira sinaduran bertan.

Bizkaiko Batzar Nagusietan gertatu da. Alde batetik Unai Rementeria jeltzaleen bozeramailea eta bestetik, Esther Martinez popularren ordezkaria. Akordioa, Esther Martinezek eta Juan Maria Iruarrizagara eta Juan Maria Aburtua Presidentziako eta Ogasuneko foru diputatuek sinatu dute.

Jeltzaleen esanetan “akordioa ez doa aurrekontuetatik haratago”, akordioa datorren urteko aurrekontuei begirakoa dela azpimarratuz. Popularren esanetan, aldiz, “beharrei erantzun hobea emateko lehen urratsa” dela esan dute.

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Tigresa eta bere bikotea EPPKtik kanpo

                        

Aintzane Gabilondo
EITB.com-ek bere webgunean adierazi duenez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK), Idoia Lopez Riano “tigresa”  eta bere mutila Joseba Arizmendi, kolektibotik egotzi ditu biktimei barkamena eskatu izangatik.

Urte bete pasa da Idoiak Lopezek, banda terroristaren diziplinarekin amaitu zuenetik. Halere, EPPKko kolektiboak gaur arte itxoin du hau kolektibotik botatzeko.

Antena3.com/noticias-ek jakinarazi duenez, kolektiboak, ETAko bi kide hauen kanporatzea EPPKo listen bitartez eman du argitara. Kolektiboak hartu duen erabakiarekin, bi taldekideak presoen solidaritateko esleipena jasotzeari utziko diote, beraien familiak bandako abokatu eta bestelako laguntzetatik kanpo utziko dituzte  eta beste ETAko kide guztiekin harremana edukitzeari utzi beharko diote.

Bi taldekideek sinatutako Damu Gutunarekin Euskal Herriraino hurbiltzea lortu zuten. Halere, beraien ekimen odoltsuak direla eta, biak preso jarraituko dute lehen graduan.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Amaiurreko koalizioak sei diputatu lortu ditu kongresuan


Aintzane Gabilondo

Eskerra Abertzaleak, Eusko Alkartasuna, Altenatibak eta Aralarrek osatzen duten koalizioak zazpi eserleku lortu ditu EAEko ordezkaritzan. 

Koalizioak ordezkaritzak lortu ditu 4 herrialdeetan. Gipuzkoan hiru ordezkari, Bizkaian bi, Nafarroan bat eta Araban bat .Honela Amaiurren gehiengoarekin, Eskerra Abertzalea berriz ere egongo da Kongresuan 15 urteren ondoren.

Gainera, aurten da lehen aldia bi talde abertzalek Espainiako kongresua osatuko dutela, Amaiur eta Geroa Bai. Azken alderdi honek botoen zenbaketaren azkenetan ezusteko eman zuen eta diputatu bat lortu Uxue Barcos. Honela UPN-PPri kenduko dio zeukaten diputatua beste agintaldi batean koalizio hau egon dadin. 
 
Bozketa honela gelditu zen atzo: 




Espainian berriz, PPk irten da garaile, gehiengo absolutuarekin.

viernes, 18 de noviembre de 2011

Errugabetzat jo dituzte Legutioko atentatuagatik zigortutako bi gazteak

A. Galletebeitia

Auzitegi Gorenak absolbitu egin ditu 2008ko maiatzean ETAk Legutioko Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako atentatuan zigortu zituen hiru lagunetako bi. Hirugarren kidea, Arkaitz Goikoetxa, aldiz, ez dute jo errugabetzat, kuarteleko agente bat hil baitzuen.

Epaileak zuzendu duen ebazpenean azaltzen denez, bi gazteek, Gutierrez eta Cotanok, komisarian esandakoan oinarritzen delako ebazpen eta epaiketan ez zelako testigantzen frogarik aurkeztu. Ezta epailearen aurrean berretsi ere.

Hala ere,  hirugarren kideari, Arkaitz Goikoetxeari “Bizkaia taldea”ren buru zenari, zigorra mantendu egiten zaio, Juan Manuel Piñuel agentea hiltzearren. Horregatik ETAko buruzagi ohiak kalte ordaina eman beharko dio. Izan ere, Zigor Aretoaren esanetan, 512 urteko kartzela-zigorra mantendu beharko du.

Botoak eskatzeko denbora agortzear dute politikariek

A. Galletebeitia

Gaur gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina. Ordu batzuk baino ez dira falta hauteskundeen kanpainari egur esateko eta hausnarketa egunari txanda emateko. Izan ere igandean hauteskunde orokorrak izango dira.

Alderdi gehienek Bilbon egingo dute kanpaina ixteko ekitaldia. Kanpainak ez dira hain eraginkorrak, izan ere, adituen esanetan “populazioaren %10 soilik erabakitzen du kanpainekin nori eman bozka”.

Inkesten arabera Mariano Rajoi, PPko presidentea, izango da presidente berria. Euskal alderdian artean berriz, inkestek diote oso parekatuak egongo direla.

Gobernu berriak egoera ekonomiko honi irtenbidea emateko ardura izango du, baita bakegintzan urratsak ematekoa ere, izan ere, hauteskunde egunean hilabete beteko du ETAk ekintza armatuak bertan bera usteko erabakiak.

jueves, 17 de noviembre de 2011

8 Urteko kondena ETAko bi kiderentzat Getxon lehergailu bat jartzeagatik


Aintzane Gabilondo
Espainiako Auzitegi Nazionalak Arkaitz Goikoetxea ETAko Bizkaia Komandoko kide ohia  eta Aitor Cotano, komandoko kidea zortzi urtez kondenatu ditu Getxoko itsas klubari atentatu nahi izateagatik. Atentatua 2008ko urtarrilaren 31rako zegoen aurreikusia. 

Hasiera batean, Bizkaia Komandoko bi kideekin batera, Iñigo Gutierrez, ETAko kidea, epaitu zuten, baina “deklarazio kontraesankorrak” zirela eta, absoluzioa eman diote.
ETAko bi kideak, hondamen terroristen intentzioa erakusteagatik kondenatuko dituzte. Halere, tribunalak esplotatu ez zuen lehergailu ipintzeaz absolbitu ditu biak. 

Tribunalak uste duenez, Goikoetxeak aginduta Cotanok furgoneta batean ezkutatuta 400 kilo lehergailu eraman zituen Frantziaraino.  Ezkarain alokatuta zuten pisu batean ETAko bi kideek beste kide baten laguntzaz, lehergailua prestatu zuten.  Aurreikusitako data baina bi egun lehenago, Getxoko itsas klubaren inguruan zegoen baserri batean ezkutatu zuten lehergailua. Herritar batek hau aurkitu zuenean Getxoko udaltzaingoari abisua eman zion eta Ertzainek desaktibatu zuten, atentatua deuseztatuz.