A. Galletebeitia
Auzitegi Gorenak absolbitu egin ditu 2008ko maiatzean ETAk Legutioko Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako atentatuan zigortu zituen hiru lagunetako bi. Hirugarren kidea, Arkaitz Goikoetxa, aldiz, ez dute jo errugabetzat, kuarteleko agente bat hil baitzuen.
Epaileak zuzendu duen ebazpenean azaltzen denez, bi gazteek, Gutierrez eta Cotanok, komisarian esandakoan oinarritzen delako ebazpen eta epaiketan ez zelako testigantzen frogarik aurkeztu. Ezta epailearen aurrean berretsi ere.
Hala ere, hirugarren kideari, Arkaitz Goikoetxeari “Bizkaia taldea”ren buru zenari, zigorra mantendu egiten zaio, Juan Manuel Piñuel agentea hiltzearren. Horregatik ETAko buruzagi ohiak kalte ordaina eman beharko dio. Izan ere, Zigor Aretoaren esanetan, 512 urteko kartzela-zigorra mantendu beharko du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario